Auvernia
| Auvernia | |
|---|---|
| — Frantziako eskualdea — | |
| Prefektura | Clermont-Ferrand |
| Departamenduak | Allier (03) Cantal (15) Haute-Loire (43) Puy-de-Dôme (63) |
| Gobernua - Presidentea - Prefeta |
René Souchon Jean-Michel Bérard |
| Eremua - Guztira |
26.013 km² |
| Biztanleria (1999) - Guztira - Dentsitatea |
1.308.878 50 bizt/km² |
| Azpibanaketak - Barrutiak - Kantonamenduak - Udalerriak |
14 158 1.310 |
| Eskualdeko Kontseiluaren webgunea | |
Auvernia[1] (okzitanieraz Auvèrnhe, Auvèrnha; frantsesez Auvergne) Frantziako erdialdean eta barnealdean dagoen eskualdea da, Okzitania ere osatzen duena.
Lau departamenduk osatzen dute, 2006an 1.335.938 biztanle zituen eta hiriburua Clermont-Ferranden dago.
Bestela, Erdialdeko Mendigunea eskualde honetan zabaltzen da.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Orografia [aldatu]
Massif Centralaren erdian, era askotako erliebeak ageri dira Auvernia zaharrean: mendi altuago (Velay, Mezenc, Gerbier; Cantal, Dore) nahiz baxuagoen (Limagne, Bourbonnais) tartean haran hertsiak eta ordokiak. Miozenoan izandako erupzio bolkaniko indartsuek egituraturiko lurralde nahiko higatua da. Jatorri bolkanikoko aintzirak daude: (Aydat, Chambon, Pavin).
Klima [aldatu]
Atlantiko eta kontinentalaren artekoa, orografiaren araberako klima da nagusi Auvernia lurraldean. Limagne idorraren ondoan (500-700 mm), Auvernia eta Forez aldeko mendialdeetako klima euritsuagoa da (1000-1500 mm). 700 m-ko altueratik gora, negu gogorra izan ohi da.
Mugakideak [aldatu]
Iparraldean Erdialdea eta Borgoina, hegoaldean Midi-Pyrénées eta Languedoc-Roussillon, ekialdean Rhône-Alpeak eta mendebaldean Limousin eskualde mugakideak ditu gaur egun.
Departamenduak [aldatu]
- Allier (03): 344.721 biztanle 1999an.
- Cantal (15): 150.778 bz.
- Haute-Loire (43): 209.113 bz.
- Puy-de-Dôme (63): 604.266 bz.
Udalerri nagusiak [aldatu]
Esan bezala, Clermont-Ferrand (138.992 biztanle 2006an) Auverniako hiriburua eta hiri nagusia da. Halaber, eskualdeko beste prefekturak Aurillac (29.477 bz.), Moulins (20.599 bz.) eta Le Puy-en-Velay (19.321 bz) dira. Azkenik, beste udalerri aipagarrien artean Vichy (26.555 bz) dugu.
Biztanleria eta ekonomia [aldatu]
Emigrazio lurraldea, XX. mendean biztanleriaren % 15-20 galdu du Auverniak (1.558.000 biztanle. 1886an, 1.247.000 1927an), Clermont-Ferrand bezalako hiria neurri handian handitu den arren (37.000 biztanle. 1872an, 112.000 1927an). Ordokiak jendetsu izanagatik, mendialdeko biztanleria izugarri murriztu da (1954tik aurrera, % 4 gutxiago urtero). Nekazaritza tradizionalak etengabeko krisia izan du, ustiakuntza modernoak bideratu diren arte. Nekazaritza eta abeltzaintzako langileria % 26,4 da (% 42 1954an). Industrian % 26,3: burdingintza eta industria tradizionalak (ehun, jantzi, larrukiak) atzera ari diren neurrian, mekanika eta elektrizitate, automobilak eta hegazkingintza garatu dira azkenaldi honetan. Zerbitzuak (% 37,1), turismoak eta merkataritzak osatzen dituzte nagusiki. Michelinek lehen mailako industria hiria bihurtu du Clermont-Ferrand.
Historia [aldatu]
Auverniar galiarren (Vercingetorix) lurraldea izan zen. Akitaniako lurraldea izan zen IV. mendetik aurrera. Akitaniarren mendeko konderri bihurturik (979), ingelesen mendean egon zen aurrerantzean. 1115etik aurrera, bitan banatu zuten Auvernia: Auverniako Dofinerria eta Auverniako Konderria. Azken hau bitan banatu zen San Luis erregearen garaian: lehena dukerri bihurtu zen 1360an eta Frantziako koroaren esku geratu zen 1531. urtean; bigarrena La Tour d´Auvergne etxekoen mende geratu zen eta 1610. urtean igaro zen Frantziako koroara. Luis XIV.a erregeak Les Grands Jours d´Auvergne auzi-epaia antolatu zuen Clermont hirian (1665-1666), La Fronde delako altxamenduaren ondoren, bertako jaunek erakutsitako tirano portaera epaitzeko.
Hizkuntzak [aldatu]
Auvernia okzitaniera, franko-provenzera eta, iparralderago, langue d´oil hizkuntzen arteko bidegurutzean aurkitzen da (Clermont-Ferrand hiriko jatorrizko hizkuntza okzitaniera izanik, Montluçon nahiz Vichykoa adibidez frantsesa edo franko-proventzera da. Auvernierak, Auvernian hitz egiten den okzitanierak, okzitanieraren patu berbera izan du: patois bihurturik, frantsesa nagusitu da bazter guztietan.
Auverniar ezagunak [aldatu]
- Blaise Pascal (1623-1662), matematikari eta fisikaria.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) Auverniako eskualdearen webgune ofiziala
| Frantziako eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Frantzia metropolitarra : Akitania • Alsazia • Auvernia • Borgoina • Bretainia • Centre • Champagne-Ardenne • Franche-Comté • Île-de-France • Korsika • Languedoc-Roussillon • Limousin • Lorrena • Midi-Pyrénées • Nord-Pas-de-Calais • Normandia Garaia • Normandia Beherea • Pays de la Loire • Pikardia • Poitou-Charentes • Provence-Alpes-Côte d'Azur • Rhône-Alpeak Itsasoz haraindiko eskualdeak : Guadalupe • Guyana • Martinika • Mayotte • Réunion |
||
| Okzitaniako eskualde historikoak | ||
|---|---|---|
|
La Gàrdiako barrendegia |
||
| Frantziako eskualde historikoak | ||
|---|---|---|
|
Alsazia • Angoumois • Anjou • Artois • Aunis • Auvernia • Beaujolais • Berry • Bearno • Borboierria • Borgoina • Bretainia • Comtat Venaissin • Dofinerria • Flandriako konderria • Foix • Forez • Franche-Comté • Gaskoinia • Guiena • Frantziako Uhartea • Hainauteko konderria • Korsika • Languedoc • Landau • Limousin • Lorrena • Lyonerria • Maine • Marche • Nafarroa Beherea • Nivernais • Normandia • Orleanerria • Pertxe • Pikardia • Poitou • Proventza • Roussillon • Saintonge • Turena • Trois-Évêchés • Xanpaina |
||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.