Colorado ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Colorado ibaia
Colorado River (en)
Colorado River edit.jpg
Coloradoren Arroila Handia
Kokapena Ameriketako Estatu Batuak
Mexiko
Luzera 2.333 km
Arroa 629.100 km²
Emaria 620 m³/s
Iturburua Coloradoko Mendi Harritsuak
Ibai ahoa Kaliforniako golkoa
Colorado watershed.png

Colorado ibaia (ingelesez: Colorado River) Estatu Batuetako hego-ekialdea eta Mexikoko ipar-ekialdea zeharkatzen duen ibaia; 2.333 km luze da. Mojave hizkuntzan, Aha Kwahwat du izena.

Eduki-taula

[aldatu] Ibilbidea

Ibaia Coloradoko Mendi Harritsuetan sortzen da. Gero, Estatu Batuetako Utah, Arizona, Nevada, Kalifornia eta Mexikoko Kalifornia Beherea eta Sonora estatuak zeharkatzen ditu, Kaliforniako golkoan hil arte. 1921era arte Colorado ibaia Grand River eta Green River bilgunetik aurrerako ibilbidearen izena izan bazen ere, Colorado estatuak Colorado ibaia Mendi Harritsuetan hasitako ibilbidearen izena izatea lortu zuen.

Arizonako lautadetan (Coloradoko lautadak) arroila sakonak sortzen ditu, Coloradoko Arroila Handia (Grand Canyon of Colorado) adibidez (446 km luze da). Colorado ibaiak aintzira zabala osatzen duen Hoover urtegia (Hoover Dam) hornitzen du, eta handik aurrera Arizona, Nevada eta Kalifornia estatuen artean muga egiten du. Kaliforniako golkoan itsasoratzen da, Mexikon 128 km egin ondoren.

[aldatu] Historia

Ibaia ikusi zuen lehendabiziko europarra Francisco de Ulloa zen 1539an Kaliforniako golkoa esploratzen ari zela.

[aldatu] Ibaiadarrak

  • Green ibaia
  • Little Colorado
  • Virgin ibaia
  • Gila ibaia
  • Dirty Devil ibaia
  • Dolores ibaia
  • Escalante ibaia
  • Gunnison ibaia
  • Kanab ibaia
  • Paria ibaia
  • San Juan ibaia

[aldatu] Hiri nagusiak

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak