Cordillera Blanca

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Llanganucoko aintzirak 3860 metroko altueran. Huaskaran Parke Nazionaleko beste erakargarritasunetako bat.
Alpamayo 5947 metroko altuera. Munduko elurturik ederrena.
Huascaran 6768 metroko altuera. Peruko mendirik garaiena.

Cordillera Blanca[1] (gaztelaniazko Mendilerro Zuria, kitxuaz Yuraq Walla edo Yuraq Hanka) Peru iparraldean dauden elurtutako mendi batzuk osatzen duten mendikate bat da. Cordillera Negrarekin batera (Cordillera Blancagandik mendebaldera dagoena) Callejón de Huaylas delakoa osatzen du, nondik Ancash departamenduan Santa ibaia igarotzen den.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cordillera Blanca Nazca plakaren eraginez Hego Amerikar Plakaren altxamenduaren ondorio da, hau lehenaren azpian sartuz. Milioika urtean zehar Cordillera Blanca eratu zen Peru iparraldean, Ancash departamenduan.

Erreserba naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artesonraju mendia, 6025 metroko altuera. Bere siluetak Paramount Pictureseko ikurra den mendia gogorarazten du.
Cordillera Blanca Cordillera Negratik ikusia. Bien artean nabaritzen da Huaylaseko kalezuloa.

Ia mendilerro osoa Huascaran Parke Nazionalak babesten du, tontor elurtuen paradisua. Bertan Huandoy eta Huascaran bezalako elurtuak daude (azken hau Peruko mendirik garaiena). Gainera, 663 glaziar, 269 aintzira, horien artean Llanganucokoak nabarmentzen direlarik eta 42 ibai ditu, 33 eremu arkeologikoz gain.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerratik abiatuta, mendilerroko mendi elurtuak turista atzerritar mordoa hartzen hasi ziren, tontorrerantz igotzeko asmoz.

1970eko maiatzak 31n mendilerroaren oinean zeuden ia herri guztiak 1970eko Ancasheko lurrikarak suntsitu zituen; zatirik okerrena Yungayk eraman zuen, hiria erabat lurperatua utzi zuen lokatz, izotz eta harrizko alubioi batek suntsitu zuena.

Peru mundu osoan berotze globalagatik hirugarren herrialderik kaltetuena denez, Mendilerro Zuriko glaziarrek atzerakada larri bat jasan dute azken hamarkadetan. 1970ean 723.37 kilometro karratuko eremu glaziarra hartzen zuen, baina 1997an bere masa %15,46an murriztu zuen, Peruko Baliabide Naturalen Institutu Nazionalaren datuen arabera. Gaur egun soilik 535 kilometro karratu ditu.

Berriki, perutar agintariek, Yungay hiritik ekialdera zegoenaren desagerpena adierazi dute, Llanganucoko aintzirako quebradaren buruan. Glaziar hau Pastorurikoa baino handiagoa zen, Mendilerro honetako elurturik enblematikoena bere edertasun eta erakargarritasun turistikoagatik. Pastorurikoak ere bere tamaina murriztu du, eta, beraz, jada ez da elurtutzat hartzen baizik eta izotzezko estalkitzat.

Glaziarrak eta aintzirak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendilerro Zuria 180 kilometrotan zehar hedatzen da iparraldetik hegoaldera. Huascaran Parke Nazionalaren barnean dago. 663 glaziar ditu, horietatik 29 6000 metro baino gehiagoko altuerakoak, non Peruko mendirik garaiena den Huascaran dagoen, 6768 metrokoa, baita Alpamayo ere. Mendilerro zuriak 269 aintzira baino gehiago eta Cañón del Patoko zentral hidroelektrikoarentzat oso garrantzitsuak diren 41 ibai ditu.

Mendirik garaienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tontor bananduak aukeratzeko 400 metroko nabarmentasunezko irizpide bat onartzen bada, orduan, mendilerro honetan 6000 metrotik gorako altuera duten 16 tontor daude, eta beste 17 5500 metrotik gorakoak. Hegoaldeko Huascaranek, tontorrik altuena dena, bi altuera ditu, 6746 metro peruar IGN mapan eta 6768 metro OEAV esplorazio mapan.

Mendilerro zuria Nevado de Tucorekin abiatu eta Champará elurtuan amaitzen da. Santa ibaia Conococha aintziran sortzen da eta Huaylaseko kalezuloa zeharkatzen du Mendilerro Zuria eta Cordillera Negraren artean.

Huayhuash Mendilerroa, 6000 metrotik gorako 7 tontor dituena, Huarazetik 110 kilometro hegoaldera dago, Mendilerro Zuritik 50 kilometro hego-mendebaldera. Mendilerro honetan dago Peruko bigarren elurturik garaiena, Yarupajá, 6634 metrokoa, non trekking, climbing, horseback, riding mountain bike eta fishing abentura kirolak praktikatzen diren. Abentura kirolentzat eta mendigoizaletasunerako denboraldi egokia apirila eta urria artean hedatzen da. Siula Grande elurtuan Touching the void (Hutsa ukitzen) filma filmatu zen, non Rodolfo Reyes Oropezak gogor lan egin zuen Joe Simpson, Simón Yates eta Kevin MacDonal (zuzendaria) eskalatzaileekin batera.

Mendilerro Zurian, Huayhuash mendilerroan eta Raura Mendilerroan abentura kirolak praktikatzen dira, halanola Santa Cruz-Vaqueria-Olleros-Chavin-Cedros-Vaqueria-Santa Cruz-Ulta zirkuitua. Huaraz eta Caraz bezalako herriak mendigoizaletasun operazietako erdiguneak dira, Limatik 407 eta 467 kilometrora daude hurrenez hurren. Carazetik Iparralde, Mendebalde eta Ekialdeko Huandoy, Alpamayo, Santa Cruz, Quitaraju, Taulliraju, Pirámide eta Artesonraju elurtuetara iristen da. Huarazetik, berriz, Vallunaraju, Ranrapalca, Cayesh, Ishinca, Urus eta Tocllarajura. Carhuazetik Hualcan eta Copara. Mancosetik Huaskaranera eta Yungaytik Nevado Pisco, Yanapaccha, Chopicalqui, Chacraraju eta Hegoaldeko Huandoyra.

  • Tontorrik ospetsuenak
Mendia Altuera
Huascarán Sur 6.768 m
Huascarán Norte 6.655 m
Huandoy Norte 6.395 m
Nevado Huantsan 6.395 m
Tunsho 6.369 m
Chopicalqui 6.354 m
Rurumachay 6.309 m
Taulliraju 6.300 m
Copa 6.188 m
Santa Cruz 6.259 m
Pomabamba 6.258 m
Pucaraju 6.241 m
Cojup 6.180 m
Carhuacatac 6.171 m
Hualchajanga 6.127 m
Hualcán 6.122 m
Rajopaquinan 6.122 m
Chacraraju 6.112 m
Pucahirca 6.100 m
Quitaraju 6.036 m
Artesonraju 6.025 m
Alpamayo 5.947 m
Nevado Pisco 5.752 m

Problematika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paisaia eder honen arazoa berotze globalaren ondorioz bere elurra oso azkar urtzen ari dela da, honek gertuen dauden herriak suntsitzen dituzten elur-jausiak eragiten dituelarik, herriak oso material ahulekoak baitira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cordillera Blanca Aldatu lotura Wikidatan