Krustazeo

Wikipedia(e)tik
Crustacea» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Crustacea
Fosilen hedapena: Kanbriar ertainagaur egun

Krustazeo ezberdinen irudiak
Krustazeo ezberdinen irudiak


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Azpifiluma: Crustacea
Azpiklaseak

Krustazeoak edo oskoldunak Arthropoda filumeko azpifilume bat osatzen duten animaliak dira.

Sailkapena [aldatu]

Gaur egun honako sailkapen hau proposatzen da krustazeoentzat[1]:

Anatomia [aldatu]

Homarus americanus edo otarrain amerikarra

Itsaski gehienak klase honetakoak dira: karramarroak, izkirak, ostrakodoak... Euren gorputza 3 zati ezberdinetan banatuta dute: abdomena, toraxa eta burua. Gehienak itsastarrak dira baina badaude ur gezatakoak eta baita lehortarrak ere[2]. Gazteak direnean nauplius izeneko larba osatzen dute. Buruan dituzten apendize kopuruaren arabera banatzen dira krustazeoak. Askok lau antena pare dituzte buruan, begi handiak euren buruari itsasiak eta euren atzean barailak izaten dituzte janaria murtxikatzeko. Euren atzean bi maxila dituzte laguntzeko. Toraxean oinez egiteko hankak dituzte eta askok pintzak dituzte hemen ere[3]. Abdomenean beste apendize pare batzuk dituzte eta emeek hauek arraultzak heltzeko erabiltzen dituzte.

Tamaina aldakorra da oso, 100 μm eta 4 metro arteko beso-luzera izanik (handiena Japoniako Macrocheira kaempferi da)[4].

Erreferentziak [aldatu]

  1. J. W. Martin & G. E. Davis "An Updated Classification of the Recent Crustacea"
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
  3. Armengol, J. et al. (1986) "Artròpodes (I). Història Natural dels Països Catalans, 9". Enciclopèdia Catalana, S. A., Bartzelona, ISBN 84-85194-84-5
  4. Brusca, R. C. & Brusca, G. J., (2005) "Invertebrados", McGraw-Hill-Interamericana, Madrid ISBN 0-87893-097-3
Wikispecies-logo-en.png
Wikispezieetan orrialde bat dago honi buruz:
Krustazeo
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Krustazeo