Drava

Koordenatuak: 46°43′21″N 12°15′11″E / 46.722469°N 12.252989°E / 46.722469; 12.252989
Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:24, 23 urtarrila 2016
Drava
Drava (it, sl), Dráva (hu)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera720 km
Geografia
Map
Koordenatuak46°43′21″N 12°15′11″E / 46.722469°N 12.252989°E / 46.722469; 12.252989
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera40.400 km²
Arro hidrografikoaDanube basin (en) Itzuli
Ur-emaria620 m³/s
LakuakFeistritzer Stausee (en) Itzuli, Ferlacher Stausee (en) Itzuli, Völkermarkter Stausee (en) Itzuli, Ptuj urtegia, Lake Ormož (en) Itzuli, Lake Varaždin (en) Itzuli eta Lake Dubrava (en) Itzuli
IturburuaInnichen
BokaleaDanubio

Drava[1] (alemanez: Drau; hungarieraz: Dráva; esloveniera eta kroazieraz: Drava) Erdialdeko Europa hegoaldeko ibaia da, Italian sortu eta Danubiora isurtzen dena. 749 km luze da 41.238 km²ko arroa drainatzen du[2]. Ontziz ibil daiteke 105 km-an zehar[3].

Etimologia

Drava aintzinatik ezagutu izan da Dravus izenarekin. Badirudi izenak zeltiar edo iliriar jatorria duela.

Ibilbidea

Hegoaldeko Tirolen (Italia) jaiotzen da, eta ekialderantz doa, ekialdeko Tirol eta Karintiatik igaroz. Berehala Austrian, sartzen da eta ibilbide luzea egiten du hegoaldeko muga paraleloki jarraituz. Ondoren Eslovenian sartzen da eta hegoekialderantz jarraitzen du Kroazian zehar, herrialde honek Hungariarekin duen mugaren zati gehiena eratuz. Osijeketik gertu Danubiora isurtzen da.

Hidrometria

Dravaren emaria 1921-1984 bitartean neurtua izan da Donji Miholjac-en (Kroazia)[4]. Gune horretan, drainatutako eremuak 37.142 km² ditu, arro osoaren % 90. Urteko batez besteko emaria 556 m³ segundoko da. Emari handiena ekainean du (834 m³/s), eta txikiena otsailean (399 m³/s).

Dravaren batez besteko emariak (/s), Donji Miholjac-en neurtuak
Datuak: 1921 eta 1984 artean

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  2. Drainage Basin of the Black Sea. unece.org (Noiz kontsultatua: 2015-12-03).
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Drava at Donji Miholjac. webworld.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2015-12-13).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Drava Aldatu lotura Wikidatan