Osijek
|
Osijek |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Eskualdea | Osijek-Baranja |
| Alkatea | Krešimir Bubalo |
| Koordenatuak | 45°33′N 18°41′E / 45.55°N 18.683°EKoordenatuak: 45°33′N 18°41′E / 45.55°N 18.683°E |
| Eremua | 204 km2 |
| Biztanleria | 114,616 bizt. (2001) |
| Dentsitatea | 0,56 bizt./km² |
Osijek 114.616 biztanlerekin Kroaziako laugarren hiria da, eta Eslavoniako handiena. Drava ibaiaren ertzean dago.
Eduki-taula |
Izena [aldatu]
Daukan kokapen geografikoa dela eta hainbat herrik gobernatu izan dute Osijek, horren lekuko hizkuntza ezberdinek berari emandako izena (hungarieraz: Eszék, alemanez: Esseg, latinez: Essec, turkieraz: Ösek). Izena berez "oseka" hitz kroaziarretik dator eta itsasbehera esan nahi du, izan ere ibaiaren igoeren erruz sarritan uholdeak izaten zituenez pixka bat gorago eraiki zuten herria, "itsasaldia" iristen ez zen tokian.
Historia [aldatu]
Iliriarrak izan ziren inguru hauetako lehen biztanleak. Hadriano enperadoreak 131ean Mursa zeritzon asentamentuari kolonia izaera eman zion. Baina ingurua oso istilutsua zen eta kroaziarrak iritsi zirenerako Mursaren aztarnak baino ez ziren gelditzen. Hauek orduan Osijek sortu zuten 1196 urtean. 1526 urtean otomandarrek hiria suntsitu eta beren estilora berreraiki zuten.
1687an Habsburgotarren menpe gelditu zen eta XVIII mendean Tvrđa izeneko gotorlekua eraiki zuten goiko hiria (Gornji Grad) eta beheko hiriaren (Donji Grad) ondoan. 1786 arte ez zuten hiru hiriek bat egingo. XIX mendean hiri berria (Novi Grad) sortuko zen eta une horretan Kroaziako hiri handiena izatera iritsi zen Osijek.
1958tik aurrera Zagreb eta Belgraden arteko errepide berrian zegoenez oso ongi konektaturiko hiria izan da. Kroaziaren askatasunerako gerran ez zuen kalte handirik jasan.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Osijek) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2.6 | 5.5 | 11.7 | 17.3 | 22.4 | 25.6 | 28.0 | 27.6 | 23.5 | 17.3 | 9.8 | 4.4 | 16.3 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -4.2 | -2.9 | 1.2 | 5.7 | 10.4 | 13.5 | 15.0 | 14.4 | 10.9 | 6.2 | 2.2 | -1.5 | 5.9 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 45.5 | 41.8 | 45.3 | 59.8 | 69.2 | 81.8 | 60.8 | 57.6 | 54.3 | 60.1 | 61.3 | 54.7 | 692.2 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12 | 11 | 12 | 13 | 13 | 13 | 10 | 9 | 9 | 10 | 13 | 14 | 139 |
| Iturria: World Meteorological Organisation (UN) [1] | |||||||||||||
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Tvrđa gotorlekua
- Trg Ante Starčevića plaza
- Baranjarako eskegitako zubia
Pertsona famatuak [aldatu]
- Mgr Josip Jurag Strossmayer Đakovoko apezpikua, XIX mendeko Kroaziako kulturaren sustatzailea.
- Davor Šuker futbolaria
- Igor Cvitanović Errealeko futbolaria izandakoa
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Informazio turistikoa
- (Kroazieraz) Informazio Osijek
Aipuaren errorea: <ref> etiketak badaude, baina ez da <references/> etiketarik aurkitu; $2