Edmond Frémy
Wikipedia(e)tik
Edmond Frémy (Versailles, Frantzia, 1814ko otsailaren 28a - Paris, Frantzia, 1894ko otsailaren 3a) frantses kimikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Porlana, urrearen eta platinoaren osaera eta esnearen hartzidura ikertu zituen. Azido palmitikoa eta oleina bakandu zituen.
Pelouzerekin batera, Traité de chimie générale (1854-1857), Chimie élémentaire eta Abrégé de chimie liburu garrantzitsuak prestatu zituen. 1882tik aurrera, Encyclopédie chimique liburuan lan egin zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.