Egin
| Egin | |
| Izena | Egin |
| Lehen alea | 1977ko irailaren 29a |
| Azken alea | 1998ko uztailaren 15a |
| Mota | informazio orokorra |
| Saltzen den lurraldea | Euskal Herria |
| Editatzen den hiria | Hernani (Gipuzkoa) |
| Ideologia politikoa | Ezkertiar eta abertzalea |
| Hizkuntza | gaztelania, euskara |
| Maiztasuna | egunero |
| Argitaratzea | goizez |
| Kolorea | koloreko eta zuri-beltzeko orriak tartekatzen zituen |
| Argitaletxea | Orain S.A. |
| Sortzailea | Akziodun herritarrak |
| Zuzendaria | Jabier Salutregi (espetxean zuzendaria izateagatik) |
| Binetagile nabarmenak | Tasio |
Egin Euskal Herriko egunkari enblematikoa izan zen, 1977an lehenengo alea argitaratu zuena. Batez ere gaztelania, baina euskara eta frantsesa ere erabiltzen zituen. Hernanin inprimatzen zen eta Orain S.A. enpresa zen egunkariaren jabea. Egunkari ezkertiar eta abertzalea zen.
[aldatu] Historia
Egin-ek hainbat eraso pairatu zituen bere sorreratik, bai Espainiako Estatuaren aldetik, eta baita inkontrolatuen aldetik ere. 1985ean, GALek Xabier Galdeano egunkariko erredaktorea hil zuen.
1980ko hamarkadan, Egin Euskal Rock Erradikalaren bultzatzaile nabarmenetako bat izan zen.
[aldatu] Itxiera
1998ko uztailaren 15ean Baltasar Garzon epaileak Egin eta Egin Irratia ixteko agindua eman zuen, ustez ETAk gidatutako erakunde-sare baten parte zirela leporatuta. Guztira 150 goardia zibilek hartu zuten parte operazioan.
Egin itxi eta hurrengo egunera "Euskadi Informacion" behin-behineko egunkaria kaleratzen hasi ziren, harik eta 1999ko urtarrilaren 30ean "Gara" egunkaria sortu zen arte.
[aldatu] Ikus, gainera
| Artikulu hau Euskal Herriari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |