Milà Etxea
| Milà Etxea1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
Milá Etxearen aurrealdea gauez. |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, ii, iv |
| Erreferentzia (ID) | 320 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
| Izen ematea | 1984 (VIII. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Milà Etxea, (katalaneraz Casa Milà) La Pedrera izenaz ere ezaguna, (pedrera, katalaneraz harrobi esan nahi baitu) Antoni Gaudí arkitekto katalandarraren lana da, 1906 eta 1910 urteen bitartean [1] era katalandar modernistan eraiki zelarik. Passeig de Gràcia kaleko 92. zenbakian kokatzen da, Bartzelonako Eixample auzogunean. Etxe hau Pere Milà i Camps eta Roser Segimon i Artells senar-emazteen enkarguz eraiki zen. Gaudí arkitektoak Domènec Sugrañes eta Josep Canaleta kideen laguntza jaso zuen, bai eta Josep Bayó i Font eraikitzailearena ere, azken hau Gaudírekin bat Batlló Etxean lan egina zen.[2]
Eduki-taula |
Bisitariarentzako informazioa [aldatu]
Milà Etxea jendeari irekita dago. Bisitariarentzat ikusgai dago ganbara, non Espai Gaudí izeneko erakustaretoa atondu baitute, Gaudíren obrari buruzko informazioa eskaintzen duena. Halaber, eraikinaren teilatua ikus daiteke, non nabarmentzeko modukoak diren tximinia bitxiak eta apaingarri bihurgunetsuak. Horrez gain, eraikineko etxebizitza bat ere ikus dezake bisitariak, Gaudíren garaiko dekorazioaz hornituta.
Euskarazko audiogida bat ere eskuragarri dago bisitari euskaldunentzat.
Iruditegia [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]