Familia Santuaren tenplua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antoni Gaudíren lanak1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Sagrada2.jpg
Familia Santuaren Tenpluko aurrealdea.
Familia Santuaren tenplua non dagoen adierazten duen Bartzelona-ko/-go/-eko mapa
Familia Santuaren tenplua
Familia Santuaren tenplua (Bartzelona)
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv
Erreferentzia 320
Kokalekua Bartzelona
Flag of Catalonia.svg Katalunia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 2005 (XXIX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Familia Santuaren tenplua, ezagunagoa katalanezko Sagrada Família izenez, (izen osoa Temple Expiatori de la Sagrada Família) Bartzelonako monumentu ezagunenetarikoa eta hiriko ikur nagusia da, modernisme kataluniarraren adibide ederra izanik. Eixampleko barrutian kokatuta dago, izen bereko Sagrada Família auzoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1881ko abenduaren 31an Josep Maria Bocabellak eliz bat eta eskola batzuk eraikitzeko lur eremu batzuk erosi zituen. Proiektu hori aurrera eramateko Francesc de Paula del Villar arkitektoa kontratatu zuen. 1882an elizaren lehen harria jarri zen. Izan ere, Villarren zuzendaritza ez zen oso urruti joan: laster arazoak sortu ziren eta hurrengo urtean proiektua utzi zuen.

Barrualdearen argazkia.

Hasiera batean,eliza neogotikoa egitea bazen, 1883.urtean Antoni Gaudi arkitektoak proiektuaren ardura hartu zuenean, hasierako asmoa erabat aldatu egin zen. Une horretatik aurrera, 1926 arte, hau da, bere heriotzaren egun arte, hori izango zen bere bizitzaren proiektua. Urte horietan artistak milaka zirriborro eta bozeto marraztu zituen. Eta gaur egungo eraikina harrigarria bada esan behar dugu Gaudiren asmoa askoz anbiziosoago izan zela. Adibide moduan, arkitektoaren asmoan tenplu erdian dagoen kupula 170 metrotara altxatu behar zen; egun, ordea, eraikita dauden dorreek 107 metro bakarrik dituzte. Beraz, Gaudiren asmoa ez da erabat bete. Bitarte luze horretan hasierako estilo gotikoa haren nahietara erabat moldatu zuen, proiektu pertsonala eta originala osatuz. 1926an tranbia batek Gaudi harrapatu zuen eta istripuaren ondorioz hil egin zen. Une hartan dorre bakar bat altxatzen zen. Artistaren desagerpenak eraikinaren prozesuan eragin zuzena izan zuen. Urte askotan lanak geldirik egon ziren. Ondoren arkitekto talde bat Gaudik utzitako zirriborroak interpretatuz, lanekin aurrera jarraituz saiatu ziren. Aldi berean eztabaida sutsua planteatu zen: batzuk lanekin jarraitzea beharrezkotzat jotzen bazuten, beste askorentzat, hain lan pertsonala izanik, eraikina zegoen bezala utzi behar zen. 1953-1976 aldian maisuak egindakoa oinarritzat hartuta eta erritmo desberdinak, lanek aurrera jarraitu zuten. 1985tik lanak Jordi Bonet i Armengol arkitektoaren zuzendaritzapean dago. Prozesuan hoztasuna nabarmentzen zen eta modu batez artista baten berotasuna emateko 1987an Pasioaren Fatxadako ornamentazioaren ardura Josep Maria Subirachs eskultoreari enkargatu zitzaion. 2010an erdiko nabea estali egin zen eta urte berean, azaroan, Benedikto XVI.ak tenplua donetsi eta basilika izendatu zuen, eraikinaren lanak hasi eta 128 urtera. Gaur egun obrak nahiz eta aurreratuta izan, asko falta da basilika bukatuta egoteko. Esaterako, tenpluak hemezortzi dorre izan beharko ditu.

Gaur egun artista handiaren izena daraman fundazioak eraikina bukatzeko ardura hartu du.

"Kataluniako zazpi mirariak" direlakoen artean dago, eta 2005ean UNESCOk izendatu zuen Gizateriaren Ondare.

Aurrealdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiko ezkerreko aldean "Aita gurea" irakur daiteke.
Pasioaren fatxadan dagoen karratu magikoa.
  • Façana del Naixement
    • Porta de l'Esperança
    • Porta de la Caritat
    • Porta de la Fe
  • Façana de la Passió
    • La Flagel·lació
    • La Crucifixió
    • Portes
  • Façana de la Glòria

Obren zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gloriaren fatxadako atarian "Aita gurea" irakur daiteke ehundaka hizkuntza desberdinetan, tartean euskaraz.
  • Basilika osoa sinbolismoz beteta dago. Elementu gehienek beste errealitatetara egiten dute erreferentzia.
  • Karratu magikoa: Pasioaren Fatxadan Subirachs eskultoreak 16 zifra dituen karratu magiko bat kokatu zuen. Launaka irakurrita edozein zentzutan beti 33 zenbakia ematen du, Jesusek zituen urteak hiltzerakoan. 310 konbinaketa desberdinak egin daitezke.
  • Baso bat: Gaudiren ideia basilika baso bat moduan antolatzea zen. Hori oso garbi ikus daiteke elizaren barrukaldean, zutabeen antolaketan.
  • Familia Satuaren Tenplua Bartzelonaren katedrala ez izan arren, Europako Katedralaren izengoitia jaso du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Familia Santuaren tenplua Aldatu lotura Wikidatan