Poloniako futbol liga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekstraklasa
Sorrera 1927
Eremua Polonia Polonia
Parte hartzaileak 16
Garaipen gehien Górnik Zabrze (14)
Ruch Chorzów (14)
2016ko Txapelduna Legia Varsovia
Webgune ofiziala

Ekstraklasa (gaur egun T-Mobile Ekstraklasa) Poloniako futbol-talde hoberenek parte hartzen duten txapelketa da, Poloniako futbol liga txapelketaren barnean dago. 1927ko martxoaren 1an sortu zen Varsovian Liga Piłki Nożnej izenpean. Gaur egun 16 taldek jokatzen dute, eta guztira 78 taldek liga honetan jokatu izan dute.

Liga uztailaren amaieran hasi eta ondorengo urteko maiatzean bukatzen da. Garaipen gehien dituzten taldeak Górnik Zabrze (14), Ruch Chorzów (14), Wisła Krakovia (13) eta Legia Varsovia (11) dira.

Ekstraklasa 2015/16

Ekstraklasa 2014/15
  1. Lech Poznań
  2. Legia Varsovia
  3. Jagiellonia Białystok
  4. Śląsk Wrocław
  5. Lechia Gdańsk
  6. Wisła Kraków
  7. Górnik Zabrze
  8. Pogoń Szczecin
  9. Cracovia
  10. Ruch Chorzów
  11. Korona Kielce
  12. Piast Gliwice
  13. Podbeskidzie Bielsko-Biała
  14. Górnik Łęczna
  15. Zagłębie Lubin
  16. Termalica Bruk-Bet Nieciecza

Lehia sistema

Lech Poznań 2010-2011.
Ruch Chorzów.
Zagłębie Lubin.
Wisła Krakovia.

16 taldeek haien artean lehiatzen dute. Bitan elkartzen dira denboraldian zehar, behin etxeko zelaian eta bestean kanpokoan. Txapelketak bi fase ditu, lehenik eta behin fase erregularra jokatzen da. Ondoren lorturiko puntuak erdira jeisten dira eta 8 taldetako bi multzo egiten dira, onenek txapelketako fasea jokatzen dute eta txarrenek jeitsiera fasea.

Ligako txapeldunak Txapeldunen Ligarako sailkatzeko kanporaketa partiduetan parte hartzeko eskubidea du. Sailkatu ezean, Europa Liga jokatuko luke. Bigarren eta hirugarren sailkatutako taldeek, berriz, Europa Ligarako sailkatzeko kanporaketa partiduetan parte hartzeko eskubidea dute. Azken bi postuetan sailkatutako taldeak mailaz jaisten dira.

Palmaresa

XXI mendeko ligak

Denboraldia Irabazlea Puntuak Bigarrena Puntuak Goleatzailea (golak)
1999-2000 Polonia Varsovia 65 Wisła Krakovia 56 Polonia Adam Kompała (19)
2000-01 Wisła Krakovia 62 Pogoń Szczecin 53 Polonia Tomasz Frankowski (18)
2001-02¹ Legia Varsovia 42 Wisła Krakovia 41 Polonia Maciej Żurawski (21)
2002-03 Wisła Krakovia 68 Dyskobolia Grodzisk 62 Serbia Stanko Svitlica (24)
2003-04 Wisła Krakovia 65 Legia Varsovia 60 Polonia Maciej Żurawski (20)
2004-05 Wisła Krakovia 62 Dyskobolia Grodzisk 51 Polonia Tomasz Frankowski (25)
2005-06 Legia Varsovia 66 Wisła Krakovia 64 Polonia Grzegorz Piechna (21)
2006-07 Zagłębie Lubin 62 GKS Bełchatów 61 Polonia Piotr Reiss (15)
2007-08 Wisła Krakovia 77 Legia Varsovia 63 Polonia Paweł Brożek (23)
2008-09 Wisła Krakovia 64 Legia Varsovia 61 Polonia Paweł Brożek (19)
Zimbabwe Takesure Chinyama (19)
2009-10 Lech Poznań 65 Wisła Krakovia 62 Polonia Robert Lewandowski (18)
2010-11 Wisła Krakovia 56 Śląsk Wrocław 49 Polonia Tomasz Frankowski (14)
2011-12 Śląsk Wrocław 56 Ruch Chorzów 55 Letonia Artjoms Rudņevs (22)
2012-13 Legia Varsovia 67 Lech Poznań 61 Eslovakia Róbert Demjan (14)
2013-14² Legia Varsovia 47 Lech Poznań 40 Polonia Marcin Robak (22)
2014-15 Lech Poznań 43 Legia Varsovia 42 Polonia Kamil Wilczek (20)
2015-16 Legia Varsovia 43 Piast Gliwice 40 Hungaria Nemanja Nikolić (28)
  • ¹ Sistema ezberdina frogatu zuten liga bi fasetan banatuz baina ez zuen arrakastarik izan eta hurrengo urtean ohiko sistemara itzuli ziren.
  • ² Erreforma berri baten ondoren berriz frogatu dute bi fasetako txapelketa. 30 partidako liga egin ondoren 8 talde onenek beste sei partida jokatu dituzte eta 8 eskasenak jeitsiera fasean aritu dira.

Garaipenak

Taldea Garaipenak Urteak
Górnik Zabrze 14 1957, 1959, 1961, 1963, 1964, 1965, 1966, 1967, 1971, 1972, 1985, 1986, 1987, 1988
Wisła Krakovia 14 1927, 1928, 1949, 1950, 1951, 1978, 1999, 2001, 2003, 2004, 2005, 2008, 2009, 2011
Ruch Chorzów 13 1933, 1934, 1935, 1936, 1938, 1952, 1953, 1960, 1968, 1974, 1975, 1979, 1989
Legia Varsovia 11 1955, 1956, 1969, 1970, 1994, 1995, 2002, 2006, 2013, 2014, 2016
Lech Poznań 7 1983, 1984, 1990, 1992, 1993, 2010, 2015
Cracovia 4 1930, 1932, 1937, 1948
Widzew Łódź 4 1981, 1982, 1996, 1997
Polonia Bytom 2 1954, 1962
Stal Mielec 2 1973, 1976
ŁKS Łódź 2 1958, 1998
Zagłębie Lubin 2 1991, 2007
Śląsk Wrocław 2 1977, 2012
hainbat 1 Warta Poznań (1929), Garbarnia Kraków (1931), Szombierki Bytom (1980), Polonia Varsovia (2000)

Ikus, gainera

Kanpo loturak