Norvegiako futbol liga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tippeligaen
Sorrera 1937
Eremua Norvegia Norvegia
Parte hartzaileak 16
Garaipen gehien Rosenborg BK (22)
2013ko Txapelduna Strømsgodset IF
Webgune ofiziala

Norvegiako futbol liga (norvegieraz Tippeligaen), Norvegian jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. 16 taldek osatzen dute liga, hauetatik dozena erdi bat Oslo hiriburuaren ingurukoak dira. Garaipen gehien lortu dituen taldea ordea Rosenborg BK da, Trondheim hirikoa, 22 liga lortu dituena. Negu gogorraren eraginez, Liga martxoan hasi eta azaroan bukatu ohi da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo ekitaldia 1937-38 urtean izan zuen, hala ere Bigarren Mundu Gerraren erruz aurretik bi liga baino ez ziren jokatu, biak Fredrikstad FK irabazi zituen. Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek okupatu zuten herrialdea eta 1947 arte ez zitzaion berriz ekin lehiaketari. 1961 arte bi taldetan zatiturik egon zen liga eta bakoitzeko txapeldunek final handia jokatzen zuten irabazlea erabakitzeko. Hasierako hamarkada hauetan Fredrikstad FK izan zen talde indartsuena, 9 liga irabazi zituen eta.

1963an taldeak bateratu eta liga sistema berriari ekin zitzaion 1. divisjon (lehen maila) izenarekin. Ordutik aurrera Rosenborg BK izan zen talde nagusia, 22 liga irabazteraino, 1992 eta 2004 artean gainera 13 ekitaldi irabazi zituen jarraian.

Aipatzekoa da 1972 arte Norvegia iparraldeko taldeek ez zutela ligan parte hartzeko aukerarik izan. Gaur egun zirkulu polar artikoz gaineko talde bakarra ari da, Tromsø IL.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norgesserien (1937-48)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Bigarrena
1937-38 Fredrikstad FK Lyn
1938-39 Fredrikstad FK Skeid
1940-47 ez jokatuak
1947-48 Freidig Sparta

Hovedserien (1948-62)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Bigarrena
1948-49 Fredrikstad FK Vålerenga
1949-50 Fram Larvik Fredrikstad FK
1950-51 Fredrikstad FK Odd
1951-52 Fredrikstad FK Brann
1952-53 Larvik Turn Skeid
1953-54 Fredrikstad FK Skeid
1954-55 Larvik Turn Fredrikstad FK
1955-56 Larvik Turn Fredrikstad FK
1956-57 Fredrikstad FK Odd
1957-58 Viking FK Skeid
1958-59 Lillestrøm Fredrikstad FK
1959-60 Fredrikstad FK Lillestrøm
1960-61 Fredrikstad FK Eik-Tønsberg
1961-62 Brann Steinkjer

1. divisjon (1963-90)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Bigarrena
1963 Brann Lyn
1964 Lyn Fredrikstad FK
1965 Vålerenga Lyn
1966 Skeid Fredrikstad FK
1967 Rosenborg BK Skeid
1968 Lyn Rosenborg BK
1969 Rosenborg BK Fredrikstad FK
1970 Strømsgodset Rosenborg BK
1971 Rosenborg BK Lyn
1972 Viking FK Fredrikstad FK
1973 Viking FK Rosenborg BK
1974 Viking FK Molde
1975 Viking FK Brann
1976 Lillestrøm Mjøndalen
1977 Lillestrøm Bodø/Glimt
1978 Start Lillestrøm
1979 Viking FK Moss
1980 Start Bryne
1981 Vålerenga Viking FK
1982 Viking FK Bryne
1983 Vålerenga Lillestrøm
1984 Vålerenga Viking FK
1985 Rosenborg BK Lillestrøm
1986 Lillestrøm Mjøndalen
1987 Moss Molde
1988 Rosenborg BK Lillestrøm
1989 Lillestrøm Rosenborg BK
1990 Rosenborg BK Tromsø

Tippeligaen (1990- )[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Puntuak Bigarrena Puntuak Goleatzailea (golak)
1991 Viking FK 41 Rosenborg BK 36 Norvegia Karl Petter Løken (12)
1992 Rosenborg BK 46 Kongsvinger 40 Norvegia Kjell Roar Kaasa (17)
1993 Rosenborg BK 47 Bodø/Glimt 45 Norvegia Mons Ivar Mjelde (19)
1994 Rosenborg BK 49 Lillestrøm 41 Norvegia Harald Martin Brattbakk (17)
1995 Rosenborg BK 62 Molde 47 Norvegia Harald Martin Brattbakk (26)
1996 Rosenborg BK 59 Lillestrøm 46 Norvegia Harald Martin Brattbakk (28)
1997 Rosenborg BK 61 Brann 50 Norvegia Sigurd Rushfeldt (25)
1998 Rosenborg BK 63 Molde 54 Norvegia Sigurd Rushfeldt (27)
1999 Rosenborg BK 56 Molde 50 Norvegia Rune Lange (23)
2000 Rosenborg BK 54 Brann 47 Norvegia Thorstein Helstad (18)
2001 Rosenborg BK 57 Lillestrøm 56 Norvegia Thorstein Helstad (17)
Norvegia Frode Johnsen (17)
Australia Clayton Zane (17)
2002 Rosenborg BK 56 Molde 50 Norvegia Harald Martin Brattbakk (17)
2003 Rosenborg BK 61 Bodø/Glimt 47 Norvegia Harald Martin Brattbakk (17)
2004 Rosenborg BK 48 Vålerenga 48 Norvegia Frode Johnsen (19)
2005 Vålerenga 46 Start 45 Norvegia Ole Martin Årst (16)
2006 Rosenborg BK 53 Brann 46 Suedia Daniel Nannskog (19)
2007 Brann 54 Stabæk 48 Norvegia Thorstein Helstad (22)
2008 Stabæk 54 Fredrikstad FK 48 Suedia Daniel Nannskog (16)
2009 Rosenborg BK 69 Molde 56 Suedia Rade Prica (17)
2010 Rosenborg BK 68 Vålerenga 61 Senegal Baye Djiby Fall (16)
2011 Molde 58 Tromsø 53 Norvegia Mostafa Abdellaoue (17)
2012 Molde 62 Strømsgodset 58 Hungaria Péter Kovács (14)
Txekiar Errepublika Zdeněk Ondrášek (14)
2013 Strømsgodset 63 Rosenborg BK 62 Norvegia Frode Johnsen (16)

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Garaipenak Urteak
Rosenborg BK 22 1967, 1969, 1971, 1985, 1988, 1990, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2006, 2009, 2010
Fredrikstad FK 9 1938, 1939, 1949, 1951, 1952, 1954, 1957, 1960, 1961
Viking FK 8 1958, 1972, 1973, 1974, 1975, 1979, 1982, 1991
Lillestrøm SK 5 1959, 1976, 1977, 1986, 1989
Vålerenga Fotball 5 1965, 1981, 1983, 1984, 2005
Larvik Turn & IF 3 1953, 1955, 1956
SK Brann 3 1962, 1963, 2007
Lyn Fotball 2 1964, 1968
IK Start 2 1978, 1980
Molde FK 2 2011, 2012
Strømsgodset IF 2 1970, 2013
hainbat 1 SK Freidig (1948), IF Fram Larvik (1950), Skeid Fotball (1966), Moss FK (1987) eta Stabæk Fotball (2008)

Hirika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria Garaipenak Taldeak
Trondheim 23 Rosenborg (22), Freidig (1)
Fredrikstad 9 Fredrikstad (9)
Stavanger 8 Viking (8)
Oslo 8 Vålerenga (5), Lyn (2), Skeid (1)
Lillestrøm 5 Lillestrøm (5)
... ... ...

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]