Elba (uhartea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 42°45′42″N 10°14′27″E / 42.76167°N 10.24083°E / 42.76167; 10.24083

Elba uhartearen kokapena
Uhartea satelite irudian.

Elba[1][2] (italieraz: isola d'Elba; latinez: Ilva; antzinako grezieraz: Αἰθαλία, Aithalia) Italiaren mendebaldean, Livornoko probintzian, dagoen uhartea da. 225 km²ko azalera du.

Toskanar uhartediko uharterik handiena da, eta, bere osotasunean Toskanar uhartediko Parke Nazionala hartzen du, Livorno eta Grosetto probintzietatik hedatzen dena.

Bere kosta oso aldakorra da, koralezko uharriak, urpekariek oso preziatuak dituztenak, barnealde menditsu eta malkartsuarekin kontrastatzen duten hondartza txikietararte. Mendirik handiena Monte Capanna delakoa da, 1000 metro inguruko garaiera duena.

Uhartea, zortzi udalerritan banatzen da: Campo nell'Elba, Capoliveri, Marciana, Marciana Marina, Porto Azzurro, Rio Marina, Rio nell'Elba eta Portoferraio. Azken hau da bere hiriburua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mito batek dioenez, Toskanar uhartedia Venus Tirrenika Tirreno itsasotik irten zenean eta buruan zeraman perlazko diadema bat hautsi zuenean sortu zen. Perla horien erorketatik sortu ziren itsasoan, uhartedia osatzen duten zazpi uharteak: Elba, Giglio, Kapraia, Giannutri, Gorgona, Montecristo eta Pianosa.

Beste elezahar batek kontatzen du, baita ere, Jason eta Argonautak uharte honetan euren itsasontzian konponketak egiteko geratu zirela, urrezko ahari-larruaren euren bilaketan. Hainbat zibilizaziok hartu zuten uharte hau: greziarrak, etruriarrak eta kartagoarrak lehiatu ziren lurralde hau eta bertako mineral aztarnategiak bereganatzeko asmoarekin. Ondoren, erromatarrak izan ziren uhartea eta etruriar altzairu industria bereganatu zutenak, mahatsondoaren landaketaren eta etxe ederren eraikuntzari hasiera emanez.

Uhartea, espainiar enklabe militarra izan zen XVII. eta XVIII. mendean. Garai horretan, Porto Azzurro (Capoliveri) gotortu zen, garrantzi estrategiko handikoa Oinordekotza Gerran zehar.

XVIII. mendean, alemaniarra, austriarrak, ingelesak eta frantziarrak izan ziren uharte estrategiko honen jabetza bereganatzeko lehiatu zirenak, 1814ko maiatzaren 4an Napoleonen esku geratu zen arte; printzerritzat eman zitzaion. Bertan "errege" izan zen 1815eko otsailaren 26 arte. Epe labur hartan, bultzada handia eman zion ardoaren industriari. Denbora honetan zehar bi etxebizitza ere eraiki zituen, bata hirikoa eta nahiko sinplea: villa dei Mulini, eta bestea, landetxea: villa de San Martino, gaur egun museo bihurtua.

Napoleonen bigarren abdikazioaren ondoren, 1815ean, Elba uhartea Toskanako Dukerriaren eskuetara pasa zen, eta, 1860an, Italiako Erresumaren zati izatera pasa zen. Bain, Bigarren Mundu Gerran, 1943an, alemaniarren eskuetan egon zen, uneak, non, alemaniarren zein aliatuen bonbardarien aldetik, suntsipen handia jasan zuen. Hauek erretiratu ondoren, turismoa esplotatzen hasi zen, uhartera oparotasuna ekarri zuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elba (uhartea) Aldatu lotura Wikidatan