Elba ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; uhartea gaitzat duena beste hau da: Elba uhartea
Elba
Labe (cs), Die Elbe (de), De Ilv (pl)
Labe udoli.jpg
Elba Txekian, Děčín inguruan.
Kokapena Txekia, Alemania
Luzera 1.091 km
Arroa 1.408.268 km²
Emaria ahoan: 711 m³/s
Iturburua Krkonoše, Txekia
Ibai ahoa Ipar Itsasoa
Elbe Einzugsgebiet.png

Elbe (txekieraz: Labe; alemanez: Die Elbe; behe-alemanieraz: De Ilv) Erdialdeko Europako ibairik handienetakoa da. Txekian jaioa, Alemania zeharkatzen du, ura Ipar itsasora eramateko.

Eduki-taula

[aldatu] Ibilgua

Bohemian jaio eta, 1.091 kilometro egin ondoren, Ipar itsasoan isurtzen du ura.

Jaio ondoren, hegora jotzen du. Bohemiako mendiak igaro eta Alemanian barneratu ondoren, Dresden, Magdeburgo, Wittenberg eta Hanburgo hirietatik igarotzen da.

Hanburgon hasten den eta 104 km luze eta 6,5-16 km zabal den delta handi batean zabaltzen da. Cuxhaven hiritik hurbil itsasoratzen da.

[aldatu] Ibai-adarrak

Eskuinaldetik, Elster Beltza eta Havel ibaien ura jasotzen du; Mulde eta Saale ibaienak ezkerraldetik.

[aldatu] Nabigagarritasuna

Elba ibaiaren 846 km-an ibil daitezke neurri handiko ontziak eta, horregatik, Europako erdialdeko ibaibide luzeenetakoa da. Ubide ugariek lotzen dute Elba beste ibaiekin eta itsasoarekin.

[aldatu] Historia

VIII. mendeaz geroztik, Elba-Saale ibaiek egiten zuten Karlomagnoren lurren ekialdeko muga. Elba ibaiak zerikusi handia izan du betidanik Europako ekonomian, ubidea izaki.

Versaillesko itunak (1919) hainbat naziotako ontziak bertan ibiltzeko eskubidea eman zuen, eta irekita jarraitu zuen 1936ra arte. Bigarren Mundu Gerran, Errusiako eta Estatu Batuetako osteak Torgaun elkartu ziren, Elba ibaiaren ertzean (1945eko apirila).

[aldatu] Irudigaleria

[aldatu] Ikus, gainera

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Elba ibaia

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak