Tirreniar itsasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tirreniar Itsasoa.

Tirreniar itsasoa[1] (italieraz Mare Tirreno) Mediterranear itsasoaren beso bat da. Italiar penintsularen mendebaldean dago, Korsika, Sardinia, Toskana, Lazio, Calabria eta Campaniaren artean. Messinako itsasartea Joniar itsasoarekin muga da eta Elbako uhartea Liguriar itsasotik banatzen zaio. Sakonera handiena duen tokia 3.785 metrotara dago. Afrika eta Europa zatitzen duen failaren ondoan dagoenez, mendilerroak eta sumendi asko ditu bere barnean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoaren izena tirreniar, edo etruskoak, antzinako herritik zetorkion; Herodotok Lidiar herriak, Turkia mendebaldetik Italiako itsasbazterretara etorrita, Tirreno bere printzea omendu nahian, herriaren izena aldatu zutela esaten zuen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kostaldeen ondoko itsas ordokia estua da eta 4.600 m-ra iristen da sakonera handiena (Mediterraneoko mendebaleko handiena). Itsasoaren hondoa menditsua da, sumendiek eragina, eta batzuk piztuak daude gaur egun.

Itsasoaren iparraldean, Tirreniar eta Ligur itsasoen artean, Toscanako uharteak daude (Korsikaren eta kontinentearen artean); hego-ekialdean Mesinako itsasartea dago, Siziliaren eta kontinentearen artean, eta Tirreniar itsasoa eta Itsaso Jonikoa lotzen ditu; hego-mendebalean, Sardiniako itsasarteak Sardinia eta Sizilia bereizten ditu eta Korsikaren eta Sardiniaren artean Bonifazio itsasartea dago.

Aipaturikoez gainera, Poncianas, Ischia, Capri, Lipari eta Ustica dira Tirreniar itsasoko uharte garrantzizkoenak. Tirreniar itsasoko portu nagusiak Civitavecchia eta Napoli dira penintsulan, eta Palermo, berriz, Siziliako uhartean.

Portuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-04-11 .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tirreniar itsasoa Aldatu lotura Wikidatan