Emmanuel Levinas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Emmanuel Levinas (Kaunas, Lituania, 1905eko urtarrilaren 12a - Paris, Frantzia, 1995eko abenduaren 25a) lituaniar jatorriko frantses filosofoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estrasburgon egin zituen filosofia-ikasketak, eta Friburgon Heidegger eta Husserlen eskoletara joan zen. Harrezkero, fenomenologia onartu eta filosofia hori Frantzian zabaltzen lagundu zuen. Israeldarren Ekialdeko Eskola Normalaren zuzendari izan zen, eta filosofia-irakasle ere bai Poitiers, Paris-Nanterre eta Sorbonako unibertsitateetan.

Levinasen pentsamendua zentzu erlijioso eta metafisikoez beterik dago. Aniztasunaren eta desberdintasunaren defendatzailea izanik, eztabaida etengabeak izan zituen hegeliar kutsuko totalitarismoekin. Haren lan nagusiak dira: De l´existence à l´existant (1947, "Izatetik izatedunarengana"); Le Temps et l´Autre (1948, "Denbora eta Bestea"); Totalité et Infini (1961, "Osotasuna eta mugagabetasuna"); Difficile Liberté. Essais sur le judaïsme (1963, "Askatasun korapilatsua. Judaismoari buruzko saiakerak"); Humanisme de l´autre homme (1972, "Beste gizonaren humanismoa"); "Maurice Blanchoti buruz" (1975); "Etika eta mugagabetasuna" (1982) eta Hors sujet (1987).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]