Enrique Granados
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Enrique Constanzo Granados i Campiña | |
| Jaio | 1867ko uztailaren 27a | |
| Lleida ( |
||
| Hil | 1916ko martxoaren 24a | |
| Mantxako kanala () | ||
Enrique Constanzo Granados i Campiña (Lleida, 1867ko uztailaren 27a – Mantxako kanala, 1916ko martxoaren 24a) musikagile eta piano-jotzaile kataluniarra izan zen, Espainiako erromantizismo musikalaren bultzatzaile nagusietako bat. Ospe handikoak dira pianorako ondu zituen lanak, Goyescas eta 12 Danzas españolas bereziki. Bartzelonako piano eskolaren sortzailea izan zen. Lehen Mundu Gerraren garaian hil zen, alemaniarrek Ingalaterratik Frantziara zihoan Sussex itsasontzia torpedoz eraso zutenenean.
Eduki-taula |
Lan hautatuak [aldatu]
Pianorako lanak [aldatu]
- 12 Danzas españolas (1890). Lau zati ditu:
- 1: Galante, Orientale, Fandango
- 2: Villanesca; Andaluza; Rondalla aragonesa
- 3: Valenciana; Sardana; Romántica
- 4: Melancólica; Arabesca; Bolero
- 7 Valses Poéticos (1895)
- 6 Piezas sobre cantos populares españoles (1895)
- Allegro de concierto (1903)
- Escenas románticas (1904)
- Goyescas (1911), suite pianorako
- Escenas poéticas (1912)
- Bocetos (1912)
Orkestrarako lanak [aldatu]
- Dante (1908), poema sinfonikoa
- Concierto para piano y orquesta (1909)
- Cant de les estrelles (1911), orkestra eta kororako