Erebus mendia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erebus mendia
Mt erebus.jpg

Erebus mendia, 1972

Garaiera 3794 m
Mota Estratosumendi
Koordenatuak 77°31′47″S 167°9′12″E / 77.52972°S 167.15333°E / -77.52972; 167.15333Koordenatuak: 77°31′47″S 167°9′12″E / 77.52972°S 167.15333°E / -77.52972; 167.15333
Erebus mendia non dagoen adierazten duen Antartika-ko/-go/-eko mapa
Erebus mendia

Erebus mendia[1], Antartikan, Lurreko sumendi aktibo australena. 3.794 metroko garaiera du, eta Ross uhartean kokatzen da. Uharte horretan jarduerarik gabeko beste sumendi batzuk daude, Terror mendia adibidez. Erebus mendiak Ozeano Bareko Suzko Eraztunaren zati bat da, bertan guztira 160 sumendi aktibo daude.

Sumendi hau 1972tik aktibo egon da etengabe, eta arrazoi horregatik, sumenditik gertu Erebus Sumendiaren Behatokia dago.

Kraterra munduan dauden laba-laku iraunkor gutxitako bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sir James Clark Ross esploratzaileak aurkitu zuen Erebus mendia 1841eko urtarrilaren 27an. Honen ontzien izena HMS Erebus eta HMS Terror ziren, eta aurretik Sir John Franklinek ere erabili zituen Artikora egin zuen espedizioan. "Erebus" izena Erebotik dator, jatorrizko jainko grekoa, iluntasuna eta itzalpearen pertsonifikazioa eta Kronosen eta Anankeren semea.

Sumendiaren kraterraren ertzeraino lehen aldiz 1908. urtean igo ziren Edgeworth David eta bere taldea (Nimrod espedizioaren kideak Sir Ernest Shackletonen agindupean). Ezagutzen den lehen bakarkako igoera Charles J. Blackmerrek egin zuen, 1991. urteko urtarrilaren 19a eta 20aren artean. Blackmerrek igoera 24 ordutan burutu zuen, eta sumendira igotzeko 17 ordu inguru behar izan zituen. Ekintza hau Antartikari buruzko hainbat liburutan aipatu izan da: Sara Wheelerren Terra Incognita eta Nicholas Johnsonen Big Dead Place.

Aire-hondamendia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Air New Zealanden 901 hegaldiaren hondakinak Erebus mendian.

Air New Zealanden 901 hegaldia aireko garraio erregularra zen, geldialdirik gabekoa Aucklandeko Nazioarteko Aireportuaren (Zeelanda Berrian) eta Antartikaren artean. 1979ko azaroaren 28an hegaldi hau burutzen zuen hegazkinak Erebus mendia jo zuen. Hegazkinaren barruan zauden 257 bidaiariak hil egin ziren. Egun oraindik, udan zehar elurra urtzean, airetik ikus daitezke hegazkinaren hondakinak.

Ikusi, halaber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erebus mendia Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]