Ozeano Bareko Suzko Eraztuna
Wikipedia(e)tik
Ozeano Barean dagoen suzko eraztunak, Txile, Peru, Ekuador, Kolonbia, Panama, Ertamerikako herrialde guztietako kostaldeak hartzen ditu, Mexiko, AEB eta Kanadatik jarraitzen du, Aleutiar uharteak aurkitzen diren toki inguruan bira egin eta Txina eta Japoniatik jaisten da.
Aldi berean, Ozeano Bareak plaka ozeaniko ezberdinak ditu, etengabe bata bestearen aurka talka egiten ari direnak, eta tentsioa metatzen dute. Une jakin batetan, tentsio hori askatu egiten da eta, aipaturiko herrialdeetan, lurrikarak eragiten ditu. Gainera, etengabeko aktibitate bolkanikoa du, batez ere Ertamerikan.
Ozeano Bareko suzko zirkuluak, munduko subdukzio gunerik garrantzitsuenetako batzuk hartzen ditu: lurreko gainazaleko plakak, abiada geologiko handian (zenbait zentimetro urtean) beste plaka batzuetan hondoratzen dira, lurrikaren bidez askatu behar diren tentsio handiak metatzen dituen fenomenoa.