Erich von Stroheim

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:17, 22 urtarrila 2016
Erich von Stroheim
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakErich Oswald Stroheim
JaiotzaViena1885eko irailaren 22a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Ameriketako Estatu Batuak  (1926 -
Lehen hizkuntzaalemana
ingelesa
HeriotzaMaurepas eta Paris1957ko maiatzaren 12a (71 urte)
Hobiratze lekuaMaurepas
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Valerie Germonprez (en) Itzuli  (1919 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, zinema aktorea eta zinema ekoizlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoafilm mutua

IMDB: nm0002233 Allocine: 1163 Rottentomatoes: celebrity/erich_von_stroheim Allmovie: p118401 TCM: 186040 TV.com: people/erich-von-stroheim IBDB: 3809
Find a Grave: 7126906 Edit the value on Wikidata

Erich von Stroheim (Viena, Austria, 1885eko irailaren 22a - Maurepas, Frantzia, 1957ko maiatzaren 12a) Estatu Batuetako aktorea eta zinema-zuzendaria izan zen, jatorriz austriarra.

Biografia

Ikasketa militarrak egin zituen, baina 1909an gudarostetik alde egin, eta Estatu Batuetara erbesteratu zen. Lanbide askotan jardun zuen, 1914an Hollywooden lanean hasi zen arte. Aurreneko lanak Griffithekin egin zituen, aktore eta laguntzaile gisa, The Birth of a Nation (1915), Intolerance eta Hearts of the World (1918) filmetan. Militar gogor eta higuingarriaren antzezpenak maite zituen; bere bizitzan ere desertorea izanagatik, goi-mailako militarraren eta aitoren semearen itxurak egin zituen. Naturalismoaren eragina izan zuen, eta pertsonaia bihurri eta bortitzak zituen gustuko. Zinema mutuaren garaian egin zituen ia bere film guztiak, errealistak oso, xehetasunez beteak, sexua gordin agertzen zutenak; maisulanak guztiak, nahiz eta ekoizleek moztu, laburtu eta zenbaitetan filma bukatzen ere utzi ez zioten.

Stroheimen filmek eragin handia izan dute zinemaren historian. Film ahostun bakarra zuzendu zuen, Walking Down Broadway (1933). Zuzendaritza utzi, eta antzezle-lanetan eman zituen azken urteak, Frantzian bizileku harturik; antzezpen gogoangarriak egin zituen, batik-bat Renoirren La Grande Illusion (1937) eta Wilderren Sunset Boulevard (1950) filmetan. Beste filmak: Blind Husbands (1918, "Senar itsuak"); Foolish Wives (1921, "Emazte txoriburuak"); Greed (1923, "Zekenkeria"), bere lan bikainena; The Wedding March (1927, "Ezkontza-martxa"); The Merry Widow (1925, "Alargun zoriontsua"); Queen Kelly (1928, "Kelly erregina").

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erich von Stroheim Aldatu lotura Wikidatan