Erie
|
||||
|---|---|---|---|---|
Erie, Ontariotik ikusita. |
||||
| Kokalekua | Kanada AEB |
|||
| Garaiera | 174 m | |||
| Zabalera | 92 km | |||
| Luzera | 388 km | |||
| Bataz besteko sakonera | 19 m | |||
| Gehienezko sakonera | 64 m | |||
| Arroa | 25.745 km² | |||
| Ertzaren luzera | 4.385 km | |||
| Betebidea | Detroit ibaia | |||
| Hustubidea | Niagara ibaia | |||
| Uharteak | 24 | |||
| Hiriak | Buffalo Erie Toledo Monroe Cleveland |
|||
Erie[1] Amerikako Aintzira Handietako bat da, aintzira multzo horretan hegoalderen dagoena. Iparraldean Kanadako Ontario, hegoaldean Estatu Batuetako Ohio, Pensilvania eta New York eta mendebaldean Estatu Batuetako Michigan estatuak ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Izena erie amerindiar tribuaren izenetik datorkio.[2] Erie tribua bere hegoaldeko kostaldean bizi zen, gaur egungo Estatu Batuetako Ohio, Pensilvania eta New York estatuetan.
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ibaiak
Erieren betebide nagusia Detroit ibaia da (Huron eta Saint Clair aintziretatik etorrita). Hustubidea, berriz, Niagara ibaitik eta Niagara ur jauzietatik Ontario aintzirara doa.
Erie betetzen duten beste ibaiak San Laurendi, Grand, Raisin, Huron, Maumee, Sandusky eta Cuyahoga dira.
[aldatu] Uharteak
Erieko uharteak hauek dira:
- Big Chicken
- Chick
- East Sister
- Gibraltar
- Green
- Gull
- Hen
- Johnson
- Kelleys
- Little Chicken
- Lost Ballast
- Middle Island
- Middle Bass
- Middle Sister
- Mouse
- North Bass
- North Harbour
- Pelee
- Rattlesnake
- South Bass
- Starve
- Sugar
- Turtle
- West Sister
[aldatu] Hiri nagusiak
[aldatu] Historia
Lehen eskualdean bizi ziren tribuak, Erie eta Neutralak edo Attawandaron, 1655an Irokesen Konfederazioak mendean hartuak ziren.
Irokesak frantsesen etsaiak zirenez, Frantziako esploratzaileak aurkitu zuten Amerikako Aintzira Handietako azkena zen, Ontario eta Huron aintziren atzetik gero. Dudakoa da ea nor izan zen Eriera iritsitako lehen europarra: Étienne Brûlé 1615an, edo Louis Jolliet 1669an.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: 60. araua: Aintzirak.
- ↑ (Ingelesez) «Lake Erie – Facts and Figures», Great Lakes Information Network.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Erieko faroak