Aschaffenburg
|
Aschaffenburg |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Aschaffenburg | |
| Herrialdea Estatua Eskualdea |
Frankonia Beherea |
|
| Alkatea | Klaus Herzog (SPD) | |
| Koordenatuak | 49°58′0″N 9°09′0″E / 49.96667°N 9.15000°EKoordenatuak: 49°58′0″N 9°09′0″E / 49.96667°N 9.15000°E | |
| Eremua | 62,47 km2 | |
| Garaiera | 138 m | |
| Posta kodea | 63701–63743 |
|
| Biztanleria | 68.678 bizt. (2010) | |
| Dentsitatea | 1.099,38 bizt./km² | |
| Matrikula | AB | |
| http://www.aschaffenburg.de | ||
Aschaffenburg Alemaniako Bavaria estatuaren ipar-mendebaldean kokaturik dagoen hiria da, Main ibaiaren ertzean. 2010an 68.678 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Etimologia[aldatu]
Main ibaiarekin bat egiten duen Aschaff errekak ematen dio izena, beraz "Aschaff ibaiko gaztelua" bezala itzul liteke. Aldi berean Aschaff lizarra da.
Geografia eta klima[aldatu]
Esan bezala Bavariaren ipar-mendebaldeko muturrean kokaturik dago eta Hessen estatuarekin muga egiten du, bertako Frankfurt hiria 43 kilometro eskasera baino ez daukalarik. Tenperatura suabeak dituenez Bavariako Niza ezizena jaso izan du.
Historia[aldatu]
Indusketa arkeologikoek erakutsi dutenez Harri Aroan jadanik Aschaffenburg populatua izan zen. Ondoren alamaniarrak, erromatarrak eta frankoak izan ziren hemen. Erdi Aroko dokumentuetan Ascaffaburc, Ascapha edo Ascaphaburg izena sarritan agertzen da, bere garrantziaren erakusle izanik bertan 1474ean egindako Dieta Inperiala.
1614ean Johannisburg gaztelua eraiki zuen Maguntziako apezpikuak baina berehala iritsi zen Hogeita Hamar Urteko Gerran asko sufritu zuen hiriak. Maguntzia eta Frankfurten eskuetan egon ondoren, 1814ean Bavariak eskuratu zuen. 1849an Luis I.a Bavariakoak Pompejanum jauregia eraiki zuen Ponpeiako Castor eta Polluxen etxearen antzirudiko.
Bigarren Mundu Gerran aliatuek gogor bonbakatu zuten, tartean Johannisburg gaztelua ere erabat suntsiturik gelditu zelarik. Azkenik estatubatuarrek konkistatu zuten hiria alemaniarrek defentsa gogorra gainditzean. Estatu Batuetako armada bertan egon da 2007 arte.
Ondasun nabarmenak[aldatu]
- Johannisburg gaztelua (Schloss Johannisburg): 1605 eta 1614 artean Maguntziako apezpikuak eraikitako gaztelua. Pizkundeko jauregi hau hareharri gorriz egina izan zen. Barrualdea XVIII mendekoa da eta neoklasizismo estilokoa da.
Kirolak[aldatu]
Hiriko talde garrantzitsuena Viktoria Aschaffenburg futbol taldea bada ere, amerikarren presentziaren ondorioz badaude baseball, sofbol eta futbol amerikar taldeak ere, bere cheerleader eta guzti.
Hiri senidetuak[aldatu]
Perth (Eskozia) (Erresuma Batua) (1956)
Saint-Germain-en-Laye (Frantzia) (1975)
Miskolc (Hungaria) (1966)
Kanpo loturak[aldatu]
- (Alemanez) Udalaren webgunea.
| Bavaria estatuko hiriak | ||
|---|---|---|
|
|
||