Eskoziako errugbi selekzioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:01, 22 martxoa 2016
Eskoziako errugbi selekzioa
IzengoitiaEguzkilorearen XV-a
ElkarteaScottish Rugby Football Union
EstadioaMurrayfield, Edinburgh (67.500)
HautatzaileaZeelanda Berria Vern Cotter
KapitainaEskozia Greig Laidlaw
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Lehenbizikoa
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Bigarrena
Lehenbiziko partida
(baita munduko lehena ere)
Eskozia 4:1 Ingalaterra
1871ko martxoaren 27a
Garaipenik handiena
Eskozia 100:8 Japonia
2004ko azaroaren 13a
Porrotik handiena
Hegoafrika 68:10 Eskozia
1997ko abenduaren 6a
Munduko Errugbi Kopa
Parte hartzeak7 (aurrenekoa 1987. urtean)
Posturik onena4.a (1991)
Sei Nazioen Torneoa
Parte hartzeak121
Posturik onena22 txapelketa (3 Slam Nagusi)
Eskoziako taldea 2007an.

Eskoziako errugbi selekzioak herrialde hori ordezkatzen du errugbiko nazioarteko txapelketetan. Errugbia Eskozian Scottish Rugby Union (SRU) erakundearen bidez erregulatua dago. Taldea IRB-ren zerrenda mundialaren arabera zazpigarren postuan kokaturik dago (2011) eta British and Irish Lions taldean parte hartzen du (aldika erakustaldi moduko partidak jokatzen dituen Britaniar Uharteetako jokalariz osatutako konbinatua). Urtero Sei Nazioen Torneoan eta lau urtean behin Munduko Errugbi Kopan parte hartzen dute.

Eskoziak norgehiagoka handia du ingeles selekzioarekin, Auld Enemy (Etsai Zaharra). Urtero Sei Nazioen barnean Kalkuta Kopa ematen zaio bien arteko partidaren garaileari. 1989tik aurrera Eskozia eta Irlandaren auteko partidako garaileari Centenary Quaich saria ematen zaio.

Historia

Sorrera eta "urrezko aroa"

Eskoziar errugbiaren historia 1871an hasi zen, Raeburn Place-n (Edinburgh) jokatu zen lehendabiziko errugbi partidan Ingalaterrari irabazi zionean. 1882an Ingalaterra, Eskozia, Gales eta irlanda elkartu ziren eta beraien arteko txapelketa jokatzea erabaki zuten, urtero jokatuko zena. Home Nations txapelketa abiatu zen. 1910 arte iraun zuen lau herrialdeen arteko txapelketak eta Eskozia izan zen garaipen gehien eskuratu zituena, 11 txapelketa hainzuzen ere.

Gerra arteko garai oparoa

1920 hamarkadan bost garaipen lortu zituen, baina hauetatik hiru elkarbanaturikoak izan ziren. 1925 urtea bereziki bikaina izan zen, bere aurreneko Slam nagusia lortu baitzuen txapelketako partida guztiak irabaziz. Bigarren Mundu Gerraren aurretik beste bi txapelketa ere eskuratu zituen, 1933 eta 1938an.

Lehorte luzea (1938-1984)

Bigarren Mundu gerraren ondoren Eskoziaren maila nabarmen apaldu zen. Elkarbanaturiko bi garaipen baino ez ditu, 1964 eta 1973an. Eskoziarren errugbirako zaletasuna ez zen ordea txikitu. 1975eko martxoaren 1ean 104.000 ikusle bildu ziren Murrayfield Stadiumean Galesen aurkako 12-10 garaipena ikusteko, ikusle errekor historikoa ezarriz.

Azken hamarkadak

1980an Jim Telfer entrenatzailea fitxatu zuen eta 1999 arte iraun zuen karguan. 20 urte horietan hiru aldiz irabazi zuen Bost Nazioen Txapelketa, baina hiru horietatik bitan Slam Nagusia ere eskuratu zuen, 1984 eta 1999an hain zuzen ere. 1989an Irlandaren aurkako partidan Centenary Quaich saria banatzen hasi ziren. Lehenengo hamar ekitaldietan Eskoziak eraman zuen saria baina gaur egun biek 13na garaipen dituzte.

1987an Munduko Errugbi Txapelketa abiatu zen. Eskoziak ekitaldi guztietan hartu du parte baina ez du emaitza aipagarririk lortu. 1991an final erdietara iritsi zen eta laugarren postua eskuratu zuen.

Palmaresa

Munduko Errugbi Txapelketa

Urtea Antolatzailea Postua
1987 Zeelanda Berria eta Australia 6.a
1991 Ingalaterra 4.a
1995 Hegoafrika 6.a
1999 Gales 6.a
2003 Australia 8.a
2007 Frantzia 8.a
2011 Zeelanda Berria 8.a
2015 Ingalaterra 8.a

Sei Nazioak

GalesItaliaIngalaterraFrantziaEskozia Sei Nazioen Txapelketa EskoziaFrantziaIngalaterraItaliaGales

Sailkapen Orokorra:

Selekzioa Jokatutako txapelketak Irabazitako txapelketak Slam nagusiak Garaipen partekatuak Koroa hirukoitza Zurezko koilara
Ingalaterra Ingalaterra 127 29 13 10 26 25
Gales Gales 129 28 12 12 22 21
Eskozia Eskozia 129 15 3 8 10 33
Irlanda 129 15 4 9 13 36
Frantzia Frantzia 94 18 10 8 - 18
Italia Italia 24 0 0 0 - 18
Azken eguneratzea: 2023ko martxoaren 18an
  • Txapelduna (14): 1887, 1889, 1891, 1895, 1901, 1903, 1904, 1907, 1925, 1929, 1933, 1938, 1984, 1990, 1999
  • Txapeldun elkarbanatua (8): 1886, 1888, 1890, 1920, 1926, 1927, 1964, 1973
  • Slam nagusia (3): 1925, 1984, 1990
  • Koroa hirukoitza (10): 1891, 1895, 1901, 1903, 1907, 1925, 1933, 1938, 1984, 1990
  • Kalkuta Kopa (38): 1891, 1893, 1894, 1895, 1896, 1899, 1901, 1903, 1904, 1905, 1907, 1908, 1909, 1912, 1925, 1926, 1927, 1929, 1931, 1933, 1935, 1938, 1948, 1950, 1964, 1966, 1970, 1971, 1972, 1974, 1976, 1983, 1984, 1986, 1990, 2000, 2006, 2008
    • Ingalaterra 68 - Eskozia 38
  • Centenary Quaich (13): 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2001, 2010, 2013
    • Irlanda 14 - Eskozia 13

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskoziako errugbi selekzioa Aldatu lotura Wikidatan