Esplorazio espazial
Wikipedia(e)tik
Esplorazio espaziala gizakiaren kanpo-espazioaren ikerketa adierazten du. Honetarako astronomia eta espazio-teknologia erabiltzen ditu. Esplorazio fisikoan gizakiek gidatutako espazio-ontziak zein automatikoki gidatutako zundak erabiltzen dira.
Aspaldidanik aztertu da zerua eta bertako argizagiak, baina XX. mendearen erdialdera koheteak garatu arte espazio horren zuzeneko azterketarik ezin izan da egin.