Eugène Charles Catalan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eugène Charles Catalan
Eugène Charles Catalan
Zientzialaria
Arloa Zatiki jarraituak, geometria deskribatzailea, zenbakien teoria, konbinatoria
Jaio 1814ko maiatzaren 30a
FrantziaBrujas/Brugge (Belgika; Frantziako Lehen Inperioa, garai hartan)
Hil 1894ko otsailaren 14a (79 urte)
BelgikaLieja (Belgika)
Lanak Catalanen aierua
Catalanen solidoak

Catalanen zenbakiak


Eugène Charles Catalan (1814ko maiatzaren 30a - 1894ko otsailaren 14a) belgikar matematikari bat izan zen (baina Frantziaren menpe zegoen Belgika garai hartan), zenbakien teorian aditua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eugène Catalan, Joseph Catalan izeneko frantziar bitxigile seme bakarra, Brujasen (gaurko Belgika eta orduko Frantziako Lehen Inperiokoa) jaio zen, 1814an. 1825ean, Parisera joan, eta Matematika ikasi zuen École polytechnique ikastetxean, bertan, Joseph Liouville frantses matematikaria ezagutu zuen (1833). 1834an, unibertsitatetik kanporatu, eta Chalons-sur-Marne herrian bizitzen jarrita, graduatu ondoren lanpostu bat eskuratu zuen bertako Arte eta Lanbide Eskolan. 1838an, École Polytechnique-ra itzuli, eta, Liouvilleren laguntzarekin, matematika titulua lortu zuen, 1841ean. Ondoren, Carlomagne College-ra joan zen, geometria deskribatzailea irakasteko.

1865ean, Liejako Unibertsitateak Analisiko katedra eman zion. 1879an, artean Belgikan zegoela, editore lanetan hasi zen egunkari batean; hantxe argitaratu zuen Paul-Jean Busschop-en teoria, oin-ohar batean, nahiz eta 1873an onartu ez (enpirikoegia zela jakinarazi zion Busschopi). 1883an, Belgikako Zientzien Akademiarako lan egin zuen zenbakien teoriaren arloan.

Arazoak izan zituen bere lanbidean, politikoki oso aktibo eta arras ezkertiarra zelako: esaterako, 1848ko iraultzan hartu zuen parte; ibilbide politiko bizi-bizia izan zuen, hainbeste, non diputatua ere izan zen Frantziako Diputatuen Ganberan. 1849. urtean, etxera joan zitzaion Frantziako polizia, legez kanpoko irakasmaterialaren bila, baina ez zuten ezer aurkitu.

Liejan (Belgika) hil zen, 1894an.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatiki jarraituen arloan, geometria deskribatzailean, zenbakien teorian eta konbinatorian aritu zen lanean. Bere izena eman zion 1855ean, gainazal berezi bat aurkitu zuen, Catalanen izena eman zitzaiona: gainazal periodiko minimoa \mathbb{R}^3 espazioan. Horren aurretik, aieru ospetsu bat enuntziatu zuen (Catalanen aieru), 1844an argitaratua eta azkenik 2002an Preda Mihăilescu errumaniar matematikariak frogatu zuena. Zenbaki batzuk (Catalan zenbakiak) ere definitu zituen konbinatoriako problema bat ebazteko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugène Charles Catalan Aldatu lotura Wikidatan

O'Connor, John J.; Robertson, Edmund F., «Eugène Charles Catalan», MacTutor History of Mathematics archive, St Andrews Unibertsitatea, http://www-history.mcs.st-andrews.ac.uk/Biographies/Catalan.html ..