Eulalia Abaitua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eulalia Abaitua

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEulalia de Abaitua y Allende-Salazar
JaiotzaBilbo1853ko urtarrilaren 25a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1943ko irailaren 16a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853ko urtarrilaren 25a - Bilbo, 1943ko irailaren 16a) argazkilari nabarmen bat izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begoñako etxea

María Elvira Juliana izenarekin bataiatu zuten, Bilboko San Nikolas elizan.[1] Handik hilabetera ama hil zitzaion, Maria Eulalia Allende-Salazar Egia,[2] eta senideak Eulalia deitzen hasi zitzaizkion, amaren oroimenez.

Lehen ikasketak Katalunian egin zituen, Bartzelonako Sarriako Jesusen Bihotzean. 1872. urtean Juan Narciso Olano Pikabea Lesakakoa ontzigilearekin ezkondu zen, eta 1873. urtean Liverpoola joan ziren Bigarren Karlistalditik ihesi. Gerora, Bilbora itzuli zen, eta argazki laborategia osatu zuen bere etxean, Begoñako basilikatik gertu. 1941ean Bilboko zabalgunera aldatu zen.[3][4]

Argazkingintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eulalia Abaitua, Iruñeko aitzindarien bideko murala

Ingalaterran ikasi zuen argazkilaritza. Guztira berak egindako milatik gora argazki gordetzen dira, eta horietako asko Euskal Herriko jende, tradizio eta jaiei buruzkoak dira. Senideak eta persona xume, apal eta ia beti anonimoak izan ziren bere argazkietan protagonista. Abaituak bere argazkietan begirada sentibera eta adeikorrez landa zein hiri esparruetako bizitza eta bere garaiko emakumeak bistaratu zituen.[5]

Argazki gehienak plaka estereoskopikoetan eginak dira, eta zuri-beltzean, gehien atsegin izan zuen materiala beirazko xafla esteroskopikoak izan baitziren, positiboak eta negatiboak, 4,5 x 10,7 cm formatuek eta gelatinobromuro-emulsiodunak.[6][7]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2022an Mira Hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan ikuskizuna aurkeztu zen Bilboko Loraldia festibalaren barruan[12][13]
  • 2010: Bilboko Euskal Museoak erakusketa bat antolatu zuen: "Eulalia Abaitua. Argazkilaria". 2010(e)ko Urriaren 29a - 2011(e)ko Maiatzaren 29a.[14]
  • 2005: Eulalia Abaituaren omenez Bilboko Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoak liburu bat argitaratu zuen (Begoña 1900 : errepublika eta santutegia = república y santuario. ISBN 84-933868-1-2)
  • 2005: Eulalia Abaituaren omenez Bilboko Euskal Museoak erakusketa bat antolatu zuen (Begoña 1900 : errepublika eta santutegia = república y santuario. 2005eko maiatzaren 31tik urriaren 30rera arte[15]
  • Eulalia Abaituaren izena duten kaleak:[5]
    • Eulalia Abaitua kalea, Bilbo (Bizkaia)[16]
    • Eulalia Abaitua kalea, Guadalajara (Espainia)[17]
    • Eulalia Abaitua biribilgunea, Valdemoro (Madril)[18]

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eulalia Abaituak egindako zenbait argazki

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  2. «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  3. «Abaitua Allende Salazar, Eulalia» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  4. (pdf) Eulalia Abaitua, argazkilaria. 2010.
  5. a b (Gaztelaniaz) Sereno, El. (2020-07-07). «Eulalia Abaitua (1853-1946), la primera fotógrafa vasca de la que se tiene constancia» Investigart (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  6. gaztezulo. «Eulalia Abaitua: argazkiak» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  7. «Eulalia Abaituaren 16+16 estereoskopiak» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  8. «Eulalia Abaitua bilbotarra, Euskal Herriko lehen emakume argazkilaria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  9. «Eulalia Abaitua. Argazkilaria - Euskal-Museoa» www.euskal-museoa.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  10. «‘Estereoskopiak 16+16’ 2017 EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA Euskal-Museoa» www.euskal-museoa.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  11. «‘Estereoskopiak 16+16’ erakusketa ireki dute Bilboko Euskararen Etxean» naiz: 2017-04-12 (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  12. «MIRA HADI. EULALIA ABAITUA ANDRE-BEGIETAN» Loraldia (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  13. ARAMENDI ALKORTA, Xole. (2022-03-15). «Eulalia Abaituaren bizipen ezezagunak, eszenara gaur» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  14. «Eulalia Abaitua. Argazkilaria» www.euskalmuseoa.eus (Bilboko euskal museoa) (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  15. «Euskal-Museoa» www.euskalmuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  16. «Calle Eulalia Abaitua Kalea» Calle Eulalia Abaitua Kalea (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  17. «Calle Eulalia Abaitua» Calle Eulalia Abaitua (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  18. «Glorieta Eulalia Abaitua» Glorieta Eulalia Abaitua (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]