Aurelia Arkotxa
Wikipedia(e)tik
Aurelia Arkotxa Mortalena (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1953ko urriaren 3a - ) euskal idazlea eta euskaltzain osoa da. Hendaian bizi da 10 urte zituenetik.
Bordeleko Unibertsitatean Filologia Hispanikoan lizentziatu eta Euskal Filologian doktoregoa egin zuen. Maiatz literatura aldizkariaren sortzaileetako bat da. Bordeleko Unibertsitatean Euskal filologia eta klasikoak irakasten dihardu.
2003tik euskaltzaina da, baina 2008ko uztailaren 19an Euskaltzaindiak Hendaian egindako bilkuran euskaltzain oso izendatua izan zen.
[aldatu] Lanak
- Atari ahantziak (Pamiela, 1993)
- Septentrio (Alberdania, 2001), euskaraz.
- Septentrio (Atelier du héron, 2006), frantsesez.
- Septentrio (Alberdania, 2007); gaztelerazko itzulpena (E.Tolaretxipi, A. Fernandez)
- Fragmentuak (Utriusque, 2008an agertzekoa)
- 2004-2008 "Berria" egunkarian ostiralero kronika poetikoa agertzen du "Maratila" sailean.

