Euskara garbia
Wikipedia(e)tik
Euskara garbia Sabino Arana eta Euskal Pizkundea garaiko sabindar garbizaleek sortutako eta eurek erabilitako hizkuntza eredua da, erdarek ez kutsatutakoa. Honen arabera izendegi berria proposatu zuten, hein handi batean gaur egun arte arrakastatsua izan dena, eta garai hartako neologismoek osatutako hitz sorta da, sabinismoak alegia.
Azken hauen artean gehienak, ordea, hemeroteketan eta bitxikeria historiko moduan gelditu dira gordeta, gaur egun horietako batzuk barra-barra erabiltzen baditugu ere: aditz, afaldu, aldundi, antzoki, argazki, askatasun, aukera, batzorde, bazkaldu, bazkide, eraztun, gosaldu, gudari, idatzi, idazkari, ikastola, ikurriña, jaurlaritza, lehendakari, narrasti, ordezkari, ugaztun, urtaro, zaindari edo zenbaki. Gaiei dagokienez, bestela, berba ugari erlijio eta politika alorrekin lotuta daude.
Bestela, euskara garbia hizkuntza jatorra adierazteko ere erabiltzen da modu orokorrean.
Eduki-taula |
[aldatu] Aurrekariak eta jarraitzaileak
Mugimendu honen aurrekari nagusia Pablo Pedro Astarloa izan zen XVIII. mendean, baina honen aurretik Manuel Larramendi eta Juan Antonio Mogel hizkuntzaren garbitasuna bilatu zuten.
Euskara garbiaren adibideak erraz topa daitezke Resurreccion Maria Azkueren hiztegi erraldoian edo "Kirikiño", "Lauaxeta" edo Txomin Agirre idazleen lanetan edota 1937an eta Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian argitaratutako "Eguna" egunkarian, besteak beste. Errepublika bera zapuztu zuten bezala, Espainiako Gerra Zibilak eta ondorengo frankismoak eredu garbiaren hedapena goitik behera oztopatu zuen, orduko ikastoletan irakasteari ekiten hasi eta gutxira.
Kontuan hartu behar da, azkenik, euskara batuaren aurreko garaiak izan zirela haiek, eta bizkaiera idatziaren hastapenekin bat egin zuela eredu honek, batzuetan euskalki horrek eraginda.
[aldatu] Izendegia
Sakontzeko, irakurri: Sabino Aranaren izendegia
Sabino Aranak sortutako izendegia, "Deun-Ixendegi Euzkotarra" deitu zuena, egilea hil ondoren argitaratu zuten 1910ean. Ia 100 urte igaro ondoren, izen haietako asko oso erabiliak dira gaur egun ere, adibidez Ander, Andoni, Endika, Iker, Imanol, Iñaki, Irune, Gaizka, Gorka, Jasone, Jone, Josune, Julen, Karmele, Kepa, Lander, Markel, Karmele, Nekane eta Zuriñe modukoak.
[aldatu] Zenbakiak
Garbizaleek zenbatzeko beste sistema bat asmatu zuten, behin baino gehiagotan aldatu egin zutena, eta azkenean gaurko zenbakiekin baliokidetzarik ez zuena.
Hemen daude zenbakien izen berri batzuen adibideak:
- 1: Eka.
- 20: Berramarr.
- 100: Bostogei.
- 1.000: Anei.
- 2.000: Ogireun.
- 10.000: Anbei.
- 100.000: Anirei.
- 1.000.000: Unei.
- 10.000.000: Unbei.
- 100.000.000: Unirei.
- 1.000.000.000: Onei.
- 10.000.000.000: Onbei.
- 100.000.000.000: Onirei.
- 1.000.000.000.000: Eidi.
[aldatu] Izkiak
Hauexek dira letra edo izkiak izendatzeko orduko modu garbiak:
- b: bi.
- c: cuc.
- d: de.
- dd: ildde.
- f: fi.
- g: ga.
- h: ha.
- j: jija.
- k: kask.
- l: lol.
- ll: illo.
- p: pi.
- m: mi.
- n: non.
- ñ: iño.
- rr: urr.
- s: sus.
- ss: ssuss.
- t: test.
- tt: itte.
- ts: atselts.
- tz: atzeltz.
- tx: txe.
- v: avi.
- x: axa.
- y: ya.
- z: zuz.
[aldatu] Horoskopoa
- Aries: Aritoaga.
- Taurus: Zezenaga.
- Gemini: Bikieta.
- Cancer: Karramarroaga.
- Leo: Lunaga.
- Virgo: Neskaga.
- Libra: Aztaga.
- Scorpius: Lupuaga.
- Sagitarius: Azkondunaga.
- Capricornius: Akerraga.
- Aquarius: Ugeta.
- Piscis: Arrañeta.
[aldatu] Hiztegia
[aldatu] A
- Abeliztia: Zoologia.
- Abenda: Arraza.
- Aberri: Patria, sorterri, jaioterri.
- Abertzale: Patriota.
- Abestu: Kantatu.
- Abizen: Deitura.
- Aboska: Soinu.
- Adimen: =
- Aditz: =
- Adizkide: Adiskide, lagun.
- Agerrpen: Aurkikunde, aurkikuntza.
- Agintz: Agindu.
- Agurtza: Arrosario.
- Aintza: Loria.
- Aizkunde: Ahazte, ahanztura.
- Akeita: Kafea.
- Alderdi: Partidu politiko.
- Aldeztu: Defendatu.
- Aldundi: Dputazio.
- Antzerrki: Komedia.
- Antzerrti: Teatro, Antzerki.
- Antzoki: =
- Apaldu: Afaldu.
- Ardoki: Artegi, saroi, korrale.
- Argazki: Fotografia, erretratu.
- Argittaldu: Argitaratu.
- Arlaban: Har(t)zuri, alabastro.
- Arrdotzari: Limoi-edari, limonada.
- Arremon: Aldatu.
- Arren: Otoitz.
- Arriantzerti: Eskultura.
- Arroki: Belaki. Esponja (es). Éponge (fr).
- Arrpide: = (Harpide).
- Artezkari: Zuzendari.
- Askaldi: Hasiera.
- Askatasun: =
- Asmainddu: Asmoa kendu, burutik kendu.
- Astamakila: Txabalina.
- Atarapen: Ondorio, emaitza.
- Atsege: Goibel, abailduta.
- Atzaldu: Azaldu.
- Atzegun: Bezpera.
- Atzorro: Eskularru.
- Aukera: =
- Auna: Pirinio.
- Aunarr: Piriniotar.
- Aur-iztia: Pediatria.
- Aurgintz-iztia: Obstetrizia.
- Aurreztu: Aurkeztu.
- Autetsi: Hautatu, aukeratu.
- Auteskunde: = (Hauteskunde).
- Autsegubazten: Hausterre-egun, hauts-egun.
- Atetiko gaitz-iztia: Patologia kirurgikoa.
- Azarrmen: Ausardia.
- Azkatasun: = (Askatasun).
- Azke: = (Aske).
- Azketsi: Barkatu.
- Azkintxa: Hezkuntza.
- Aztaki: Gramo.
- Aztakin: Balantza.
- Azurrbaltz: Espainiar.
[aldatu] B
- Bakal: Monarkia.
- Bakalderri: Erresuma.
- Bakaldun: Errege, erregina.
- Bakaulki: Tronu., jargoi.
- Bakezaletasun: =
- Baltzerri: Espainia.
- Bar: Landare, begetal.
- Barru gaitz-iztia: Patologia medikoa.
- Barrukatu: Erauzi, atera.
- Barrutaldu: Injektatu, xiringatu.
- Batu: =
- Batzakintza: Bilduma.
- Batzakuntza: Kontseilu.
- Batzoki: Biltoki.
- Batzorde: =
- Bazkaldu: =
- Bazkide: =
- Bazkun: Elkarte.
- Begiztu: Begiratu.
- Bekostun: Diadema.
- Belarrimotz: Espainiar.
- Belastun: Belarritako.
- Beldu: Apostolu.
- Ben: Ganorazko, formal.
- Berbegikera: Hikuntza.
- Beribil: Automobil.
- Bernazorro: Zangozorro, polaina.
- Berrbixi: Berpiztu.
- Berrbizkunde: = (Berpizkunde).
- Berrogeikaro: Garizuma, berrogeialdi.
- Besostun: Besoko.
- Betu: Menperatu.
- Bidezabal: Errepide.
- Bilddegi: = (Biltegi).
- Billebai: Erdaindu, ingurebaki, zirkunzidatu.
- Biltzilla: Urria (hilabetea).
- Bitxain: Bidezain.
- Biztoki: Mundu.
- Bultzi: Tren.
- Burdi: Bagoi.
- Burestun: Koroa.
- Buruinddu: Burua moztu, lepo egin.
- Burukatu: Asmoa kendu, burutik kendu.
[aldatu] D
- Dagonilla: Abuztua.
- Dardarindarr: Elektrizitate.
- Deikun: Iragarki.
- Deun: Saindu edo San/Saint ... (Deun Ander, Deun Jon...).
- Deun Oro: Domu Santu.
- Dotxera: Aleman (hizkuntza), alemaniera.
[aldatu] E
- Ederti: Arte.
- Edesti: Historia.
- Egazegikorr: Txartel, paper.
- Egazki: Aireplano.
- Eguazten: Asteazken.
- Egutegi: =
- Ekandu: Erabili.
- Elerti: Literatura.
- Elestu: Deskribatu.
- Elgaro: Abendualdi.
- Emegaitz-iztia: Ginekologia.
- Enda: Arraza.
- Epaikari: Epaile.
- Erabijau: Eraldatu.
- Eragon: Geldiarazi.
- Erastun: = (Eraztun).
- Eratorri: =
- Erdu: Etorri.
- Ereserki: Himno.
- Eresi edo Ereserti: Musika.
- Ereski: Musika-nota.
- Ereskin: Musika-tresna.
- Eresti: Abesti.
- Erizkizundi: Galdeketa, itaunketa.
- Errikatu: Erbesteratu, atzerriratu, emigratu.
- Erritaldu: Immigratu.
- Errkal: Errepublika.
- Errki: Erregio, eskualde.
- Esakun: Errefrau, atsotiz, esaera zahar.
- Eseskaldi: Tentaldi, tentazio.
- Eskestun: Eskumuturreko.
- Eskotera: Eskoziera.
- Eskuztatu: Tratatu, hartu.
- Espetxe: Kartzela.
- Estuntza: Kate.
- Etxadi: Auzo.
- Euzkadi: Euskadi, Euskal Herria.
- Euzkelgi: Euskalki.
- Euzkotar: Euskadikoa.
[aldatu] G
- Gaizkatu: Salbatu.
- Gaitz-izti: Patologia.
- Gangeri: Kolera, Gangeseko eritasun).
- Garagarrdo: Garagardo, zerbeza.
- Garrestun: Gerriko.
- Gaudi: Unibertso.
- Gedin: Bokal.
- Gentza: Bake.
- Gerkerri: Grezia.
- Gezna: Mezu.
- Gezna-etxe: Enbaxada.
- Geztoki: Infernu.
- Gixaldi: Gizaldi, mende.
- Giza-soin iztia: Anatomia.
- Gogo Deun: Izpiritu Santu.
- Gogo-gaitz iztia: Psikiatria.
- Gogo-lantze: Kultura.
- Goi-buru: Lelo.
- Goizparr: Ebanjelio.
- Goizparrgille: Ebanjelista.
- Gongotzon: Goiaingeru.
- Gopatz: Erlijio.
- Gosaldu: =
- Goteun: Izpiritu Santu.
- Gotzain: Apezpiku.
- Gotzaiztu: Deabru.
- Gotzon: Aingeru
- Goxaldu: Gosaldu, barautsi.
- Guda: Gerra.
- Gudaldi: Bataila.
- Gudari: =
- Gudarozte: Ejerzito.
- Guramen: Borondate, desio.
- Gurtarin: Automobil.
- Guturi: Hiria.
- Guzpar: Ebanjelio.
[aldatu] I
- Ibaittu: Urak gainezka egin.
- Ibirkera: Hebreera.
- Idatzi: Izkiriatu.
- Idazkari: =
- Idazkola: Bulegoa.
- Idazkun: =
- Idazpen: Artikulu.
- Idazti: Liburu.
- Igali: Fruta.
- Igarrle: Igarle, profeta.
- Igidin: Kontsonante.
- Ikastola: Ikastola, eskola, ikastetxe.
- Ikerrkunde: Bisitazio.
- Ikurr: Ikur.
- Ikurrdi: Armarri.
- Ikurriña: Euskal bandera.
- Ikurrkun: Marka.
- Ikurpen: Esangura.
- Ikurrton: Sakramentu.
- Ingalera: Ingelera, ingeles.
- Ingaleldun: Ingelesdun.
- Ingi: Paper.
- Ingoski: Orrialde.
- Ingurrazti: Koaderno.
- Ingurrti: Liburuxka, foileto.
- Iñarkun: Funtzio.
- Iñarkun iztia: Fisiologia.
- Iradigi: Inauguratu.
- Irakarri: Ernaldu.
- Irakastola: Katedra.
- Irakastola Nagusia: Unibertsitatea.
- Irar(r)kola: Inprimategi.
- Irarle: Inprimatzaile, tipografo.
- Irasle: Fundatzaile.
- Iraterti: Arkitektura.
- Irazan: Sortu.
- Irazapen: Sorrera, sorkuntza.
- Irazti: Liburu.
- Irazti-Deun: Biblia.
- Ispel: Ostra.
- Italeldun: Italierazko hiztun.
- Itxasozti: Nabigatzaile.
- Itxasuri: Itsasaldeko udalerri.
- Ixarrti: Izar-multzo, konstelazio.
- Izkelgi: Dialekto.
- Izki: Letra, hizki.
- Izkillu: Arma.
- Izkin: Silaba.
- Izkinde: Hiztegi.
- Izkittegi: Alfabeto.
- Izkoren: Itsasgora.
- Iznaskaldi: Hitz gurutzatuak, gurutzegrama.
- Izparr: Albiste, berri.
- Izparringi: Egunkari.
- Izpel: Likido.
- Izperen: Itsasbehera.
- Iztabo: Ibai-aho, bokale.
[aldatu] J
- Jai nagosi: Pazko.
- Jasokunde: =
- Jaunerri: Jaurerri.
- Jaupa: Meza.
- Jaupari: Apaiz, abade.
- Jaupari-buru: Bikario.
- Jaurlaritza: Gobernu.
- Jazokintza: Historia.
- Josulagun: Jesuita.
[aldatu] K
- Kalteztu: Erasotu, borrokatu.
- Kedatz: Intsentsu.
- Kittutasun: Askatasun.
- Kondaira: Historia.
- Kotxo: Gozoki.
- Kozkotegi: Kalbario.
- Kulatz: Puntu.
[aldatu] L
- Laburrpen: Laburpen.
- Lagatasun: Askatasun.
- Lagi: Lege.
- Lagi-kalte: Kontraforu.
- Lagi-zarr: Foru.
- Lagundi: Erlijio konpainia.
- Lakemen: Baimen.
- Landola: Bulego, ofizina.
- Landu: =
- Larru-iztia: Dermatologia.
- Latera: Latin hizkuntza.
- Lateldun: Latinezko hiztun.
- Laterri: Estatu, herrialde.
- Laterrkera: Konstituzio.
- Laurrleko: Pezeta.
- Laztantsu: Maitabera, amultsu.
- Lehendakari: Presidente.
- Lei: Beira.
- Lekaide: Monje.
- Lekaime: Moja.
- Lekaretxe: Monasterio, komentu.
- Lekaro: Basamortu, desertu.
- Lobel: Likido.
- Loki: Soka.
- Lotau: Lokartu.
- Ludi: Lur planeta.
- Lugontzi: Buztinezko ontzi.
- Lun: Lehoi.
- Lurraldu: Lurperatu.
- Lurrkatu: Azaleratu.
- Lutelesti: Geografia.
[aldatu] M
- Maketerri: Espainia.
- Margo: Kolore.
- Margoerti: Margolaritza.
- Megope: Izpiritu.
- Menaldu: Ahalbidetu.
- Menasta: Metal.
- Menbetari: Konkistatzaile.
- Mendi-estuntza: Mendikate.
- Mengatu: Askatu, burujabetu.
- Minge: Mutu.
[aldatu] N
- Narreztu: Narrastu, herrestatu.
- Narruinddu: Larrutu.
- Naskaldi: Nahaste-borraste.
- Nekaldu: Zigortu.
- Nekauzte: Nekaldi, Pasio (Jesukristorena).
- Neskutz: Birjin, dontzeila.
- Neurrkin: Metro (neurri).
- Notin: Pertsona.
[aldatu] O
- Obendi: Bekatari.
- Obenge: Errugabe, hobengabe.
- Oguzi: Ahoskatu.
- Oipen: Ohitura.
- Olantxe: Amen.
- Oldau: Oholeztatu, oholtza jarri.
- Oldoztu: Pentsatu.
- Olerki: Poema.
- Olerti: Poesia.
- Ondi: Aldare.
- On-esan: Bedeinkatu.
- Onespen: Bedeinkapen.
- Ontzibijau: Ontziz aldatu.
- Opailla: Apirila.
- Opaldu: Eskaini, dedikatu.
- Ordezkari: =
- Oroagindu: Dekretu.
- Orrbanbako: Sortzez garbi.
- Orrinddu: Hostoa kendu edo erori.
- Orrittau: Hostoa atera.
- Orrkarrte: Urrats, pausu.
- Orrlegi: Berde, orlegi.
- Ortze: Zeru.
- Osakintza: Medikuntza.
- Oska: Soinu.
- Oski: Oinetako, zapata.
- Otseindatu: Zerbitzatu.
- Otzandasun: Bake.
- Otzari: Freskagarri.
- Oztez: Handizka.
- Oztin: Urdin.
[aldatu] P
- Pantzeldun: Frantses (hiztun).
- Pantzera: Frantses (hizkuntza).
- Pantzetarr: Frantziar, frantses (herritar).
- Pantzeskarr: Frantziskotar.
- Pizkunde: =
[aldatu] S
- Salben: Salmenta.
- Saneurri: Salneurri.
- Sellaro: Seihileko.
- Semakarr: Seme bakar.
- Senaldi: Belaunaldi.
- Sendakitz gogo-iztia: Psikologia medikoa.
- Sendakitzia: Farmakologia.
- Sendi: Familia.
- Sendu: Ernaldu.
- Sengi: Seme-alabak.
- Soin-eun iztia: Histologia.
- Soin-gaitz iztia: Anatomia patologikoa.
- Soñubidun: Diptongo.
- Soñukera: Fonetika.
- Sorrkalde: Sortalde.
- Sorrkun: Jatorri.
- Sudur-eztarri-belarri-iztia: Otorrinolaringologia.
- Sukarri: =
- Suzikunde: Suntsipen.
- Suztau: Erre.
[aldatu] T
- Tirrpainddu: Tripak kendu.
- Toki-elesti: Toponimia.
- Txadon: Eliza.
- Txaide: Kale.
- Txasko-egin: Asko hitz egin.
- Txaunburu: Parroko.
- Txauno: Kapera.
- Txikarrpen: Txikigarri, diminutibo.
- Txikikuskin: Mikroskopio.
- Tximistargi: Elektrizitate.
- Txindi: Diru.
- Txingi: Bitxi (apaindura).
- Txirotasun: Pobrezia.
- Txonitz: Sermoi, prediku, homilia.
[aldatu] U
- Uarrpen: Oharpen.
- Uaua: Ume.
- Ugarrte: Uharte, irla.
- Ugaztun: =
- Ugutz: Bataio.
- Ugutzari: Bataiatzaile.
- Ulerrtu: Ulertu, konprenitu, entelegatu.
- Untzau: Iltzatu.
- Urgatu: Uretatik atera.
- Urpeontzi: Urpeko, itsaspeko.
- Urralde: Aldriko.
- Urrutidazki: Telegrafo.
- Urrutizki(n): Telefono.
- Urtaro: =
- Urtu: =
- Usano: Usapal.
- Ustasun: Xumetasun.
- Usteri: Legenar, legen beltz, Hansenen gaixotasun.
- Uzkurtza: Erlijio.
[aldatu] X
- Xe-biziztia: Mikrobiologia.
[aldatu] Z
- Zaindari: =
- Zeindasun: Kalitate.
- Zenbaki: Numero.
- Zenbatasun: Kantitate, kopuru.
- Zendin: Adjektibo.
- Ziatzez: Xeheka, txikizka.
- Zin: =
- Ziñeskitz: Kredo.
- Ziñopa: Martiri.
- Zintzaldi: Tentaldi, tentazio.
- Zomortxo: Mikrobio.
- Zugazno: Zuhaixka.
- Zuzkidatzizti: Ortografia.
[aldatu] Bibliografia
- "Euskal Izkindea-Diccionario Vasco-Español-Francés". Resurreccion Maria Azkue, 1905-06.
- "Neologismos en la obra de Sabino Arana". Ines Pagola, Euskaltzaindia, 2006.

