Exodus: Gods and Kings

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:02, 23 urtarrila 2016

Exodus: Gods and Kings (euskaraz Irteera: Jainkoak eta Erregeak) 2014ko Ridley Scott ingeles zinema zuzendariaren historia-erlijio-epika filma bat da. Bibliako bigarren liburua den Exodoa edo Irteeran eta Moisesen gidaritzapean juduak Antzinako Egiptotik irten zirenekoa azaltzen du. Christian Bale, Joel Edgerton, John Turturro, Aaron Paul, Ben Mendelsohn, Sigourney Weaver eta Ben Kingsley aktoreek antzeztu zuten.

Ingalaterrako Londres hiriburuko Pinewood estudioetan eta Espainiako Almeriako probintzia Pechina eta Macael udalerrietan eta Tabernasko basamortuan, eta Kanariar Uharteetako Fuerteventura uharteko Pájara eta Antigua udalerrietan filmatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bibliaren arabera, Antzinaroan, Moises (Christian Bale) judu kementsuak Egiptoar Inperioari aurre egin eta bere herria esklabo zeukan Ramses II.a (Joel Edgerton) faraoi ahalguztidunaren aurkako altxamenduareen buru bilakatu zen, 600.000 esklabo judu askatu eta Irteera delakoan Antzinako Egipton barrena arriskuz, izurrite hilgarri eta basamortuak igaroz Agindutako Lurraldera gidatu zituen.

Aktoreak

Kanpo loturak