Faith Kipyegon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Faith Kipyegon

Bizitza
JaiotzaBomet (en) Itzuli1994ko urtarrilaren 10a (30 urte)
Herrialdea Kenya
BizilekuaIten (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdistantzia erdiko korrikalaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 1.500 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua43 kilogramo
Altuera1,57 metro

Instagram: faithkipyegon IAAF: 14413305 Edit the value on Wikidata
Faith Kipyegon munduko txapeldun 2017an, Londresen.

Faith Chepngetich Kipyegon (Bomet, Kenya, 1994ko urtarrilaren 10a) Kenyako atleta da, 1.500 metroko lasterketan 2016ko Olinpiar Jokoetan eta 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko dominak lortu zituena.

New Afrikan aldizkariak Afrikar eragin handikoenen Top 100 zerrendan sartu zuen 2017. urtean[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 urte zituela Munduko gazte mailako Kros txapelketan hartu zuen parte eta bakarkakoan 5. egin ondoren taldekakoa irabazi zuen. Gazte mailan krosak egiten zituen eta 2011n eta 2013an txapelduna izan zen.

Elite mailara pasatu zenean 1.500 metrotan espezializatu zen. Londresko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta 21. postuan gelditu zen. 2014. urtean Nassaun jokaturiko Munduko errelebo txapelketatan 4x1.500 metrotan txapeldun izan ziren kenyarrak, munduko errekorra ezarriz gainera, 16:33.58[2]. Urte berean Commonwealth Jokoetan 1.500 metrotako proban urrezko domina eskuratu zuen. 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen[3]. 2017an Diamantezko Liga irabazi zuen 1.500 metrotan, Ligako hiru lasterketa irabaziz (Shanghai, Eugene eta Brusela)[4]. Urte berean Munduko txapelduna izan zen Londresen.

2021. urtean Diamantezko Ligan birritan hobetu zuen bere marka, azkena 3:51.07 Monakon eginez. Historiako laugarren marka onena da[5]. Tokioko Olinpiar Jokoetan berriz ere txapelduna izan zen eta bere markarik onena egin ez arren errekor olinpikoa lortu zuen[6].

Nazioarteko palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2012 Londres ( Erresuma Batua) 21.a 1.500 metro 4:08.78
2016 Rio de Janeiro ( Brasil) 1. postua, urrezko domina 1.500 metro 4:08.92
2020 Tokio ( Japonia) 1. postua, urrezko domina 1.500 metro 3:53.11
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2014 Nassau ( Bahamak) 2. lekua, zilarrezko domina 4x1.500 metro 16:33.58
2015 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 1.500 metro 4:08.96
2017 Kampala ( Uganda) 1. postua, urrezko domina Krosa taldeka -
2017 Londres ( Erresuma Batua) 1. postua, urrezko domina 1.500 metro 4:02.59
2019 Doha ( Qatar) 2. lekua, zilarrezko domina 1.500 metro 3:54.22
Munduko txapelketak (Gazte mailakoak)
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2010 Bydgoszcz ( Polonia) 1. postua, urrezko domina Krosa taldeka -
2011 Punta Umbria ( Espainia) 1. postua, urrezko domina Krosa bakarka 18:53
2011 Punta Umbria ( Espainia) 2. lekua, zilarrezko domina Krosa taldeka -
2011 Lille ( Frantzia) 1. postua, urrezko domina 1.500 metro 4:09.48
2012 Bartzelona ( Katalunia) 1. postua, urrezko domina 1.500 metro 4:04.96
2013 Bydgoszcz ( Polonia) 1. postua, urrezko domina Krosa bakarka 17:51
2013 Bydgoszcz ( Polonia) 1. postua, urrezko domina Krosa taldeka -

Markak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 800 metro – 1:57.68 (Doha, 2020)
  • 1.000 metro 2:29.15 (Monako, 2020) - Afrikako errekorra
  • 1.500 metro - 3:51.07 (Monako, 2021)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «100 Most Influential Africans: Ten Kenyans Including CJ David Maraga Listed» Answers Africa 2017-12-07 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  2. «Kenya and Jamaica claim world records on opening day of IAAF World Relays» www.insidethegames.biz 1400966160 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  3. «Faith Kipyegon: Gold Medalist | Athletes of Kenya» web.archive.org 2016-08-26 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  4. «Kipyegon and Hassan light up Diamond League with 1,500m duel on night of power cut in Brussels» www.insidethegames.biz 1504304940 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  5. «Kipyegon cruises to Kenyan 1500m record in Monaco | REPORTS | World Athletics» www.worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  6. (Ingelesez) «Faith Kipyegon wins 1500m gold in Olympic Record» Tokyo 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]