Flandriera
| Flandriera Vlaams |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | ||
| Eskualdea: | Flandria | |
| Hiztunak: | 6,1 milioi | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Germaniarra Mendebaldeko germaniarra Behe frankoniera Nederlandera Flandriera |
|
| Idazkera: | Latindar alfabetoa | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | ||
| ISO 639-3: | vls
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Flandriera edo flamenkera[1] Flandrian (Belgika) eta honen mugan dagoen Frantziar Flandrian egiten den nederlanderari ematen zaion izena da. Hortaz, flandriera nederlanderaren dialektoa da.
Flandrierak 10.000 hiztun ditu Frantziako Iparraldea departamenduan[2]; eta 122.000 Herberehetako Zeeland eskualdean[3].
Belgikako nederlanderaren aldaera askotan hizkuntza beregaintzat hartu da, flandriera izenaz. Hala ere, gaur egun onartua dago flandriera eta nederlandera hizkuntza bera direla, flandriera nederlanderaren dialekto gisa hartuz. 1993an Belgikako eta Herbehereetako gobernuek Nederlanderaren Hizkuntza Batasuna deitutako instituzioaren esku utzi zituzten hizkuntzari loturiko aferak. Horrela, bi aldaerek hizkuntza idatzi edo estandar bakarra dute[4].
Eduki-taula |
Aldaerak [aldatu]
Flandrian nederlanderaren dialekto desberdinak daude:
- Westvlaams (mendebaldeko flandriera)
- Oostvlaams (ekialdeko flandriera)
- Antwerps (Amberes-en)
- Brabants (Brabante-n)
- Limburgs (linburgera)
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Munduko hizkuntzen amarauna - Nederlandera
- ↑ Flandriera Ethnologuen
- ↑ Ibidem
- ↑ Munduko hizkuntzen amarauna - Nederlandera
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Munduko hizkuntzen amarauna - Nederlandera
|
|||||||||||