Frisiera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frisiera
Frysk, Frasch
Non mintzatzen den: Herbehereak, Alemania eta Danimarka 
Eskualdea: Frisia, Groningen, Saxonia Beherea eta Schleswig-Holstein
Hiztunak: 400.000
Hizkuntza familia: Indo-Europarra
 Germaniarra
  Mendebaldekoa
   Frisiera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Frisia
Erakunde araugilea: Frisiar Fundazioa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: fy
ISO 639-2: fry (B)   (T)
ISO 639-3:

 

Friesisches Sprachgebiet.PNG
Frisieraren hedapena, horiz.
 

Frisiera (Frysk) Herbehereetan, Alemanian eta, neurri txikiagoan, Danimarkan mintzatzen den hizkuntza bat da. Ingelesaren eta eskozieraren hizkuntza gertukoena da. Gaur egun bere etorkizuna ez dago bermaturik, geroz eta hiztun gutxiago baitu.

Saxoiek eta angloek egungo frisieraren antzeko hizkuntza mintzatzen zuten Britainia Handira emigratu aurretik. Gure garaiko lehenengo mendeetatik idatzi bakan batzuk gelditzen dira: alfabeto errunikoan eginiko epigrafia gutxi batzuk. XV. mendera arte, frisiera administrazioan eta kontu ofizialetan erabiliko den hizkuntza bizia izango da. XIII. eta XVI. mendeetatik hainbat dokumentu gordetzen da, lege izaera dutenak batzuk, baina baita idatzi literarioak ere: frisierazko saga eta herri legendak, adibidez. Garai horretatik aurrera, nederlandera eta alemana frisiera ordezkatzen joango dira.

Frisieraz hitz egiten dugunean, hiru aldaerez ari gara, urruntasun geografikoa dela-eta beren artean ulergaitzak diren hiru aldaera baititu: ekialdeko frisiera, mendebaldeko frisiera eta iparraldeko frisiera. Erdi Aroan hizkuntza bakarra osatzen zuten, Frisiera zaharra deitzen dena (VIII. eta XVI. mende artekoa), baina gaur egun, esan bezala, hiruen arteko desberdintasunak oso handiak dira.

Frisiar herriaren hedapen historikoa (grisez), eta egun frisieraz mintzatzen diren lurraldeak (marrez).

Eduki-taula

Ekialdeko frisiera[aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Ekialdeko frisiera

Ekialdeko frisiera (Saterlandic bezala ere ezagutzen dena) Alemaniako Saxonia Beherea eta Schleswig-Holstein lurraldeetan hitz egiten zen (Ekialdeko Frisia eskualde historikoan), baina Nazio Batuen 1996ko informe baten arabera, egun herri txiki batzuetan baino ez da mantentzen: Saterland, Ramsloh, Strücklingen eta Sharrell. 2.000 hiztun inguru daude, guztiak edadetuak. Bere burua ekialdeko frisiar gisa 11.000 bat lagunek jotzen dute.

Mendebaldeko frisiera[aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Mendebaldeko frisiera

Frisiera banantzen den hiru hizkuntza-aldaeretatik egoera onena duena da. Frysk izenaz aldaera hau izendatu ohi da. Batez ere Herbehereetako Frisia probintzian hitz egiten da. Hala ere, mendebaldeko frisieraren hiztunen %40a probintzia honetatik kanpokoak dira. Bere burua mendebaldeko frisiartzat jotzen duten lagunak 700.000 eta 800.000 lagun artean zenbatu ohi dira; eta hauetatik %70a frisieraz hitz egiteko gai dira. Frisian hizkuntza ofiziala da, hezkuntza sisteman irakasten da eta hedabideetan nahiz kultur munduan presentzia handia du.

Iparraldeko frisiera[aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Iparraldeko frisiera

Iparraldeko frisiera (frasch deitua) Alemaniako iparraldean eta Danimarkako mugan mintzatzen da: Schleswig-Holstein estatuko Eider eta Wiedau ibaien arteko lurraldean eta Sylt (Söl, frisieraz), Föhr (Feer), Amrum (Omram) eta Hooge eta Heligoland (Deät Lun) uharteetan. Iparraldeko frisiera 10.000 bat lagunek mintzatzen dute (denak elebidunak). Bere burua iparraldeko frisiar bezala 60.000 bat lagunek jotzen dute.

Ikus, gainera[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Frisiera
  • (Ingelesez) Frisiar Fundazioa
  • (Frisieraz)(Nederlanderaz)(Ingelesez) Frisiar Akademia: frisiar hizkuntza eta kulturaren alde diharduen zientzia ikerketako erakundea.