Generoko literatura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Generoko literatura askotan bigarren mailako kultura bezala kritikatu egin da.

Generoko literatura ezaugarri amankomunak dituzten lan literario multzo bati esaten zaio. Normalean eleberriak eta ipuinak dira eta, nahiz eta egile eta garai desberdinetakoak izan, ezaugarri batzuk elkarrekin izaten dituzte. Esaterako, Herbert George Wellsen Denboraren Makina (1895) eta Douglas Adamsen The Hitchhiker's Guide to the Galaxy oso desberdinak dira, bata abenturazkoa bestea umorezkoa, baina biek ala biek etorkizun distopiko bati buruz hitz egiten dute, zientzia fikziozko genero barruan.

Genero beraren lanek egiune batzuk gainean eraikitzen dira. Esaterako beldurrezko eleberrietan banpiroak eta zonbiak errealak direla onartzen da nahiz eta errealitatean benetan ez izatea.

Genero motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankenstein, generoko eleberria da.

Hona hemen garrantzitsuenak:

Kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan horrelako literatura-adierazpideez mespretxuz hitz egiten da, goi mailako kultura izango ez balira bezala. Dena dela, asko dira genero hauetan sortu diren benetako klasikoak: Frankenstein, Drakula, Fahrenheit 451... Charlotte Brontë, Alexandre Dumas, Edgar Allan Poe, Georges Simenon, Mary Shelley, Raymond Chandler edo Ray Bradbury generoko eleberriak idatzi dituzten egile ospetsuak dira. On Kixote Mantxakoa berak genero literaturaren ezaugarriak erakusten zituen, Zalduntza liburuarenak, alegia.[1] Dena dela, lan asko bigarren mailakoak direla onartu behar da, kontusmozko edo entretenimenduzko liburuak, alegia.[2]

Espezialista askoren ustez egungo epikak genero horietan babesa aurkitu du.

Generoko literatura euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta beste herriealdetan izan duten garapenarekin ez, gurean ere generoak landu egin dira. Oso goiztiarrak izan ziren, adibidez, Jose Antonio Loidi, bere Hamabost egun Urgainen (1955) eta Xabier Gereño bere eleberri poliziakoekin. Yon Etxaidek eta Aingeru Epaltzak eleberri historikoa landu dute, Edorta Jiménezek ipuin erotikoa, Inaki Irazabalbeitiak zientzia-fikziozko eleberria...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]