Geroa Bai
Wikipedia(e)tik
| Geroa Bai | |
|---|---|
| Sorrera | 2011ko Espainiar Hauteskunde Orokorrak |
| Koalizioko kideak | EAJ Atarrabia Taldea Zabaltzen |
| Ideologia politikoa | Aurrerakoia, abertzalea eta euskaltzalea. |
| Espainiako Diputatuen Kongresuan 1 / 350
|
|
Geroa Bai EAJ alderdiak, Zabaltzen plataformak eta Atarrabia Taldeak Nafarroan sortutako koalizio politikoa da. Koalizioa 2011ko irailaren 30ean aurkeztu zuten Iruñean[1]. Koalizioaren sorrera Nafarroa Bai koalizioan geratu ziren eragileek sustatu zuten, Batzarre, lehenik, eta Eusko Alkartasuna zein Aralar, ondoren, koalizioa utzi ostean.
Geroa Bai 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan aurkeztu zen Nafarroan, eta 42.411 boto eskuratu zituen (boto guztien %12,84%). Emaitza honen ondorioz, Uxue Barkosek eserleku bat eskuratu zuen Espainiako Diputatuen Kongresuan.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 'Geroa Bai' izena du Zabaltzen eta Nafarroako EAJren koalizioak, Andoain: Berria, http://www.berria.info/albisteak/55475/geroa_bai_izena_du_zabaltzen_eta_nafarroako_eajren_koalizioak.htm. Noiz kontsultatua: 2011/09/30
| Artikulu hau Euskal Herriko Politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |