Euzko Alderdi Jeltzalea
Wikipedia(e)tik
| Euzko Alderdi Jeltzalea Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV) Parti Nationaliste Basque (EAJ-PNB) |
|
|---|---|
| Presidentea | Iñigo Urkullu (EBB) |
| Buruzagia | |
| Bozeramailea | |
| Sorrera urtea | 1895 |
| Desegite urtea | |
| Egoitza nagusia | Sabin Etxea (Bilbo) |
| Ideologia politikoa | Abertzalea, kristau-demokrata eta zentrista |
| Nazioarteko afiliazioa | Europako Alderdi Demokrata |
| www.eaj-pnv.eu | |
Euzko Alderdi Jeltzalea (gaztelaniaz Partido Nacionalista Vasco eta frantsesez Parti Nationaliste Basque) euskal alderdi politiko abertzale eta jeltzalea da. Alderdiak Euskal diasporan zenbait ordezkaritza ditu, nagusienak Venezuelan, Argentinan, Mexikon eta Uruguain dauzka. EAJren gaztediak Euzko Gaztedi-EGIn biltzen dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Lehenengo urteak
Alderdia Sabino Arana Goirik sortu zuen 1895. urtean. Jatorriz alderdi separatista katolikoa, Euzkadiren independentzia defendatzen zuen. Egun EAJk euskaldun, demokratiko, parte hartzaile, plural, akonfesional eta humanista modura definitzen du bere burua. Alderdi nazionalista moderatua da, Euskal Herriaren burujabetza helburu duena eta botxakeriaren kontrakoa.
1913ko otsailaren 1ean "Euzkadi" egunkaria kaleratu zuten lehenengo aldiz.
1921. urtean Aranaren mugimendua banandu egin zen: Comunión Nacionalista Vasca moderatuak, eta Aberri independentistak.
Miguel Primo de Riveraren alderdi bakarreko diktadurapean, alderdi nazionalistak legez kanpo utzi zituzten. Hala ere, EAJak bere lanetan jarraitu zuen, mendigoizale bezalako folklore-taldeetan.
1930 amaieran, Aberri eta CNV berriz elkartu ziren. Hala ere, talde txiki batek Eusko Abertzale Ekintza (Acción Nacionalista Vasca bezala ere ezagutua, EAE-ANV) eratu zuen Alderdi nazionalista moderatu ezkertiarra zen, akonfesionala, eta aliantzei irekia errepublikar eta sozialistekin, diktaduraren aurkako borrokan.
[aldatu] Espainiako bigarren errepublika
Espainiako Bigarren Errepublikan autonomista eta independentisten arteko banaketa agertu zen. Elias Gallastegi buru zelarik, talde independentista bat, Jagi-Jagi astekarian eta Bizkaiko mendizale federazioaren inguruan mugitzen zena, alderditik kanporatu zuten. Hauek EAJko zuzendaritzari epelkeria egozten zioten.
[aldatu] Espainiako guda zibila eta Frankoren diktadura
1936. urteko Uztailaren 18ko altxamenduaren aurrean EAJk barne tentsioa izan zuen. Klerikalismoan errebeldeekin bat zetorren, eta Vatikanotik presioa zegoen katolikoak Errepublikatik aldentzeko. Hala ere, hitzartutako autonomiak zekarren konpromisaoagatik eta anti-faxismoak alderdian zuen indarraren ondorioz, Errepublikako gobernuaren alde jarraitzea erabaki zuen:
- Gipuzkoar eta bizkaitarrek, garrantzitsuenak kopuruan, errepublikari, demokraziari eta anti-faxismoari eman zioten bere babesa Espainiako Guda Zibila hasi zenean.
- Errebeldeek zeuzkaten lurraldeetan jelkideek askotariko aukerak hartu zituzten:
- Arabar eta nafar "batzek" oharrak idatzi zituzten errepublikari euskarria ukatuz, herrialde hauek jadanik matxinatuen eskuetan zeudenean.
- Nazionalista batzuk Frantziara edo errepublika aldera ihes egin zuten.
- Batzuk errebeldeei aurka egin zieten, gehienek kartzelan edo afusilaturik amaitu zutelarik.
- Batzuk gudaloste Karlistetara batu ziren, konbentzimenduagatik edo hala behartuta.
- Errepresioa bereziki ezkertiarren aurka izan zen gupidagabea, jainkogabe arriskutsutzat hartzen baitzituzten, baina nazionalista asko ere afusilatu zituzten.
[aldatu] Euzko Alderdi Jeltzaleko Euzkadi-Buru-Batzarreko lehendakariak, 1895etik aurrera
Oharra: Euzkadi-Buru-Batzarra 1908an sortu zen. Horrek esan nahi du Sabino Arana eta Aingeru Zabala bakarrik Bizkai-Buru-Batzareko lehendakariak izan zirela.
- 1895-1903 Sabino Arana Goiri
- 1903-1906 Aingeru Zabala Ozamiz “Kondaño”
- 1906-1908 Santiago Aldak, Alipio Larraurik, Antonio Arroyok, Vicente Larrinagak eta Eduardo Arriagak osaturiko Batzordea.
- 1908-1915 Luis Arana Goiri
- 1915-1917 Ramón Bikuña (Comunión Nacionalista Vasca)
- 1917-1920 Gorgonio de Rentería (Comunión Nacionalista Vasca)
- 1920-1930 Ignacio de Rotaeche (Comunión Nacionalista Vasca)
- 1921-1923 Juan de Eguileor (Aberri)
- 1922- Luis Arana Goiri (Aberri)
- 1923-19?? Alipio Larrauri (Aberri)
- 19??-1930 Ceferino de Jemein (Aberri)
- 1930-1932 Ramón Bikuña
- 1932-1933 Luis Arana Goiri
- 1933-1934 Jesús Doxandabaratz
- 1934-1935 Isaac López Mendizábal
- 1935-1951 Doroteo de Ziáurriz
- 1938-1940 Luis de Álava
- 1951-1977 Juan Ajuriaguerra
- 1957-1962 José Aguerre
- 1975-1977 Ignacio Unceta
- 1977-1980 Carlos Garaikoetxea
- 1980-1984 Xabier Arzalluz
- 1984-1985 Román Sudupe
- 1985-1987 Jesús Insausti “Uzturre”
- 1987-2004 Xabier Arzalluz
- 2004-2007 Josu Jon Imaz
- 2007- Iñigo Urkullu
[aldatu] Barne antolaketa
Euzkadi Buru Batzar (EBB) erakunde nagusi eta orokorra da, herrialdeetako batzordeek osatutakoa: Bizkai Buru Batzar (BBB), Gipuzko Buru Batzar (GBB), Araba Buru Batzar (ABB), Napar Buru Batzar (NBB) eta Ipar Buru Batzar (IBB). Gainera, ordezkaritzak daude Madril, Bartzelona, Venezuela eta Argentinan.
[aldatu] Ordezkaritza instituzionala
| Ordezkaritza instituzionala | Euzko Alderdi Jeltzalea |
|---|---|
| Zinegotziak | 1.024 |
| Alkateak | 128 |
| Bizkaiko Batzar Nagusiak | 23 51tik |
| Gipuzkoako Batzar Nagusiak | 16 51tik |
| Arabako Batzar Nagusiak | 14 51tik |
| Eusko Legebiltzarra | 30 75etik |
| Espainiako kongresua | 6 18tik |
| Espainiako senatua | 2 15etik |
[aldatu] Ikus, gainera
- Euzko Gaztedi-EGI, EAJren gazte mugimendua
[aldatu] Kanpo loturak
- EAJren webgunea (Euskaraz) (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez)
- Euzko Gaztedi-EGIren webgunea
- Euskal Nazionalismoaren Museoa
- Euskal Nazionalismoaren bilkura
- EAJren manifestua eta antolakuntza, EAJren 1906ko barne arauak. Gaztelerazko testuen eskaneatutako JPEG irudiak.
| Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoak | ||
|---|---|---|
|
Legebiltzarrean ordezkapena duten alderdi politikoak: Ikus, gainera: Nafarroako alderdi politikoak |
||