Giovanni Goria

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:28, 16 apirila 2015

Txantiloi:Agintari infotaula Giovanni Goria (Asti, 1943ko uztailaren 30a - ibidem, 1994ko maiatzaren 21a) italiar politikari eta ekonomialaria izan zen. Ekonomia-zientzietako ikasketak egin zituen Milanen eta Erroman. 1975ean, Kristau Demokrazia alderdiko kide egin zen, eta alderdiko idazkari izendatu zuten Astin. 1977tik aurrera, Giulio Andreottiren alderdiari lotu, eta ekonomia-arazoetarako haren laguntzaile izendatu zuten. Gero, Ogasun ministro izendatu zuten. Enpresa estatal batzuk pribatizatu zituen, eta joera monetarista geldiarazi zuen. Sektore estatalaren eta pribatuaren orekari eusteko estrategia horrekin lortutako hazkunde ekonomikoari esker, Europako mendebaldeko bost herrialde nagusien artean kokatu zen Italia. Inflazioa, bestalde, % 20tik % 4ra jaitsi zen Goria ministro izan zen bitartean. 1987ko hauteskunde orokorren ondoren, Lehen Ministro izendatu zuten, bost alderdiz osatutako koalizio bateko buru. 1988an, Ciriaco De Mitak ordezkatu zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Goria Aldatu lotura Wikidatan