Vittorio Emanuele Orlando

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vittorio Emanuele Orlando.

Vittorio Emanuele Orlando (Palermo, Sizilia, Italia, 1860ko maiatzaren 19a - Erroma, Italia, 1952ko abenduaren 1a) italiar politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerra amaitu zenean Lehen Ministro izan zen, eta Versailleseko Bake Hitzarmenean Italiako ordezkarien buru. 1919an Italiako diputatuen lehendakari hautatu zuten. Urte horretan langileen eta faxisten alderdiaren artean sortutako gorabeheretan Mussoliniren alde egin zuen, baina faxistek Giacomo Matteotti hil zutenean Orlandok laguntza ukatu zien. Handik aurrera faxisten aurkakoa izan zen. 1946an Konstituzio Biltzarreko lehendakari izan zen, 1948an senatari, eta urte berean lehendakari izateko hautagai, baina Luigi Einaudi izan zen hautatua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vittorio Emanuele Orlando Aldatu lotura Wikidatan