Amintore Fanfani
Wikipedia(e)tik
| Amintore Fanfani | |
|
|
|
|---|---|
| 1987ko apirilaren 17a – 1987ko uztailaren 28a | |
| Presidentea | Francesco Cossiga |
| Aurrekoa | Bettino Craxi |
| Ondorengoa | Giovanni Goria |
|
|
|
| Jaiotza | 1908ko otsailaren 6a Pieve Santo Stefano, Toskana, Italia |
| Heriotza | 1999ko azaroaren 20a (91 urte) Erroma, Italia |
| Alderdi Politikoa | Kristau Demokrazia |
| Erlijioa | Katolikoa |
Amintore Fanfani (Pieve Santo Stefano, 1908ko otsailaren 6a - Erroma, 1999ko azaroaren 20a) italiar politikaria izan zen. Kristau Demokraziaren idazkaria izan zen 1954-1959 urteetan, eta lehen ministro izan zen birritan (1958-59 eta 1960-63), bere alderdia hauteskundeetan nagusitu ondoren. Aldo Morok atzerri-ministro izendatu zuen (1965-68). Senatuko lehendakari zela, kargua utzi egin zuen, alderdi demokrata-kristauko idazkaritza berriro hartzeko. 1976an berriro izendatu zuten Senatuko lehendakari, 1982an lehen ministro, eta 1987an Barne Arazoetako ministro.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.