Romano Prodi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Romano Prodi
Romano Prodi

2006ko maiatzaren 17 – 2008ko maiatzaren 8
Presidentea Giorgio Napolitano
Aurrekoa Silvio Berlusconi
Ondorengoa Silvio Berlusconi
1996ko maiatzaren 17 – 1998ko urriaren 21
Presidentea Oscar Luigi Scalfaro
Aurrekoa Lamberto Dini
Ondorengoa Massimo D'Alema

1999ko irailaren 16 – 2004ko urriaren 30
Aurrekoa Manuel Marin
Ondorengoa José Manuel Durão Barroso

Jaiotza 1939ko abuztuaren 9a (74 urte)
Scandiano, Italia
Alderdi Politikoa Alderdi Demokratikoa
Ezkontidea Flavia Franzoni
Lanbidea Ekonomista
Unibertsitateko irakaslea
Erlijioa Katoliko erromatarra

Romano Prodi (Scandiano, Italia, 1939ko abuztuaren 9a-) politikari italiarra da. Italiako lehen ministroa izan da bi alditan, 1996ko maiatzaren 17tik 1998ko urriaren 21era eta 2006ko maiatzaren 17tik 2008ko maiatzaren 8ra. Horrez gain, 1999ko irailaren 16tik 2004ko urriaren 30era Europako Batzordearen presidentea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia Politiko Industrialeko irakasle izan zen Boloniako unibertsitatean. 1979an Industriako ministro izendatu zuten. 1982-1989 urteen bitartean eta 1993-1994 bitartean Industriaren Erreformarako Institutua zuzendu zuen. 1996ko hauteskunde orokorretan Olivoko zentro-ezkerraldeko koalizioko hautagai nagusia izan zen, eta botoen % 43,4 lortu zuelarik, Lehen ministro izendatu zuten. Gobernura iritsi zenetik Prodiren helburu nagusia Italia Europar Batasunera sartzen zen lehenengo herrialdea izatea izan zen. 1997an uko egin zion alderdiko presidente izateari, koalizioko komunistekin zituen gorabeherak zirela-eta. Baina krisi hura gainditzea lortu zuen komunista berriekin hitzarmen bat izenpetu zuenean, 2001. urtean 35 orduko lan astea abian jartzeko. 1998an, Bruselan, Europar Batasuneko buruzagi nagusien bileran parte hartu zuen Prodik. Bilera hartan Europako diru bakarreko taldea osatuko zuten hamaika herrialdeen behin betiko zerrenda onartu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Romano Prodi
Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.