Francesco Crispi
Wikipedia(e)tik
Francesco Crispi (Ribera, Sizilia, 1819 - Napoli, 1901) italiar politikaria izan zen. Mazziniren lankidea izan zen, eta Garibaldirekin jardun zuen Bi Sizilien konkistan. Behin baino gehiagotan izan zen ministro eta Kontseiluko lehendakari (18871-91 eta 1893-96). Hirutariko Aliantzan sarrarazi zuen Italia. Adwako galera zela eta (1896, Etiopia) galdu zituen betiko karguak. Italiako faxismoaren aitzindaritzat hartu zuen Mussolinik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.