Giuliano Amato

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carlo Azeglio Ciampi
Giuliano Amato

2000ko apirilaren 25a – 2001eko ekainaren 11a
Presidentea Oscar Luigi Scalfaro
Aurrekoa Massimo D'Alema
Ondorengoa Silvio Berlusconi
1992ko ekainaren 28a – 1993ko apirilaren 22a
Aurrekoa Giulio Andreotti
Ondorengoa Carlo Azeglio Ciampi

Jaiotza 1938ko maiatzaren 13a (75 urte)
Turin, Italia
Alderdi Politikoa Alderdi Sozialista (1994 baino lehen)
Alderdi Demokratiko (2007–egun)
Ezkontidea Diana Vincenzi

Giuliano Amato (Turin, 1938ko maiatzaren 13a) Italiar politikaria da. Estatuko idazkariorde izan zen Bettino Craxiren gobernuan, eta Ogasuneko ministro Giovanni Goria eta Ciriaco de Mita lehen ministro kristau-demokraten gobernuetan. 1992an lehen ministro izendatu zuten, haren alderdiko Bettino Craxi aitzindaria baztertuta. Arazo handiak aurkitu zituen, ordea: defizita, gobernu ustelkeria eta krimen antolatua, besteak beste. Bere aurreko Giulio Andreotti kristau-demokrataren gobernu-koalizioa berregin zuen: sozialistak, kristau-demokratak, liberalak eta sozialdemokratak. Ez zuen, ordea, gehiengo sendorik, eta Ezkerreko Alderdi Demokratikoari eskatu zion laguntza. Saiatu zen Amato Italiako problemak konpontzen, baina huts egin zuen. Ordurako, ustelkeria eta eskandaluak tarteko, oso irudi txarra zeukan Italiako politikagintzak. Hauteskunde-erreforma handi bat bultzatu zuen. 1993an dimisioa eman zuen, politika-krisia zela-eta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuliano Amato Aldatu lotura Wikidatan