Francesco Cossiga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Francesco Cossiga
Francesco Cossiga

1985eko uztailaren 3a – 1992ko apirilaren 28a
Presidentea Alessandro Pertini
Lehen ministroa   Bettino Craxi
Amintore Fanfani
Giovanni Goria
Ciriaco De Mita
Giulio Andreotti
Aurrekoa Alessandro Pertini
Ondorengoa Oscar Luigi Scalfaro

1979ko abuztuaren 4a – 1980eko urriaren 18a
Aurrekoa Giulio Andreotti
Ondorengoa Arnaldo Forlani

Jaiotza 1928ko uztailaren 26a
Sassari, Sardinia, Italia
Heriotza 2010eko abuztuaren 17a
(82 urte)
Erroma, Italia
Alderdi Politikoa Kristau Demokrazia
Ezkontidea Giuseppa Sigurani
Erlijioa Katolikoa

Francesco Cossiga (Sassari, Sardinia, 1928ko uztailaren 26a - Erroma, 2010eko abuztuaren 17a) Kristau Demokrazia alderdiko italiar politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran zehar hainbat erakunde politiko katolikoekin harremanetan egon zen. Zuzenbidea ikasi eta Sassariko Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea izan zen. 1950eko hamarkadako azken urteetan Kristau Demokraziaren barnean bere politika ibilbideari ekin zion. 1966an gobernuko defentsarako idazkari-ordea izendatu zuten. Ordutik aurrera administrazioko goi-karguetan egon zen. 1976-1978 urte artean Barne Ministroa izan zen, sail honetako agintean zegoen bitartean, 1978an, Aldo Mororen erailketaren ondorioz sortutako krisia zela eta, dimititu beharra izan zuen. 1979-1980 artean gobernu burua izan zen. Bere agintaldian zehar gobernuari eragin zioten korrupzio eskandaluek sortutako aurkakotasunei aurre gin behar izan zien eta hauen ondorioz denboraldi baterako politikatik aldendu beharra izan zuen. 1983an Senatuko lehendakaria izendatu zuten eta Kristau Demokraziaren hautagaia zelarik 1985ko Hauteskundeetan Italiar Errepublikako presidente gisa hautatua izan zen. Francesco Cossigaren izena legez kanpoko gaiekin loturik azaldu zen, horregatik 1992an denbora aurretik presidente kargua uztera behartua egon zen. 1998an Kristau Demokrazia utzi eta Errepublikarako Batasun Demokratikoa alderdia sortu zuen, azken honek ideologia zentrista du.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italieraz bere abizenaren ahoskera ohikoena [kos'siga] da, halere, jatorrizko ahoskera ['kɔs-] da, -o- bokalean azentua duelarik (sardiniar abizena da, bere esanahia "Korsika" delarik).

Euskal Herriarekiko lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cossigak lotura estua izan du azken urteetan Euskal Herriarekin, behin baino gehiagotan engaiatu baita gatazka konponbidean jartzeko prozesuak sustatu eta babesten. Esate baterako, Loiolako elkarrizketaken garaian prozesuaren aldeko adierazpena sinatu zuen 2006ko azaroaren 9an, nazioarteko beste hainbat politikari eta agintari esanguratsurekin batera. Mario Soares Portugalgo lehen ministro eta lehendakari ohia, Gerry Adams Sinn Feineko presidentea, Cuauhtemoc Cardenas Mexikoko PDR alderdiko sortzaile eta Internazional Sozialistako lehendakariordea, Kgalema Motlanthe Hegoafrikako ANC alderdiko idazkari nagusia eta Alfredo Perez Esquivel Bakearen nobel saridun argentinarra ziren beste sinatzaileak.[1]

2001 urtean Eusko Jaurlaritzak Lagun Onari saria eman zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francesco Cossiga Aldatu lotura Wikidatan