Aldo Moro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aldo Moro, Brigada Gorrien bahiketako irudian.

Aldo Moro (Maglie, Apulia, 1916ko irailaren 23aErroma, 1978ko maiatzaren 9a) politikari italiarra izan zen.

Haren herrialdeko lehen ministroa izan zen birritan, lehenengoa 1963tik 1968ra, eta bigarrena 1974tik 1976 arte, beti ere Democrazia Cristiana bere alderdiarekin.

1978ko martxoaren 16an Brigada Gorriak talde armatuak bahitu zuen eta, atxikiturik 54 egun eduki ondoren hil egin zuten.

Bahiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte horietako gertakaririk hunkigarrienetakoa Fani kaleko sarraskia izan zen: 1978ko martxoaren 16an Brigada Gorriek Aldo Mororen bost eskoltak hil eta Aldo Moro bahituta eraman zuten. Maiatzaren 9an, Mororen gorpua agertu zen zuten. Gertakari horien deskribapen ofizialetan oraindik guztiz argitu ez diren atal batzuk daude, gainera urteak pasa ahala jakin izan da Brigada Gorrietan mendebaldeko zerbitzu sekretuetako kideak infiltratu zituztela behin baino gehiagotan.

Hilketa horren ostean, 1978ko maiatzaren 10ean, garai hartan Barne ministro zen Francesco Cossigak dimisioa aurkeztu zuen. Abuztuaren 10ean Carabinieri-en buruzagia zen Carlo Alberto Dalla Chiesa-k hartu zuen terrorismoari aurre egiteko ekintzak antolatzeko ardura (orduko Ministroen Kontseiluko Presidentea zen Andreottiren erabakiz). Dalla Chiesak teknika berritzaileak erabili zituen terrorismoari aurre egiteko ikerketetan eta emaitza onak lortu zituen. Italiako agintariek gobernuaren ordezkari moduan bidali zuten Siciliara 1982.urtean mafiaren kontrako borrokan lan egiteko, baina ez zioten inolako baliabiderik eman, ezta babes politikorik ere (barne ministro lanetan zebilenean ez bezala). Gobernuak bakar-bakarrik utzi zuen Dalla Chiesa eta 1982ko irailaren 3an Palermoko mafiak bera eta bere emazte gaztea erail zituen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aldo Moro Aldatu lotura Wikidatan