Gloria Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gloria Agirre
Bizitza
JaiotzaAizarna1945eko otsailaren 15a (79 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpilotaria eta farmazialaria
Izengoitia(k)Txikita de Aizarna

Gloria Agirre (Aizarna, Zestoa, Gipuzkoa, 1945ko otsailaren 15a), euskal erraketista profesionala izan zen[1] eta farmazialaria. Pilotaren munduan Txikita de Aizarna goitizenez ezaguna, 25 urtez jardun zuen erraketan jokatzen.

Erraketistak

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gloria Agirre, Aizarnako frontoiaren ondoko etxean jaio zen, familia pilotazale batean. Umetatik izan zuen pilotarako zaletasuna. Auzoko neskekin ez ezik, mutilekin ere jokatzen zuen. Gaztetatik erraketista profesionala izatea zuen buruan.[2]

Erraketa eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ametsa gauzatzeko 1964an, hemezortzi urte bete orduko, hartu zuen Madrilera eramango zuen trena eta hantxe egin zuen debuta.[3] Madrilera jauzia eman aurretik, ordea, Tolosan aritu zen entrenatzen.[4]

Madrilen pilotan jokatzeaz gain, denbora behar bezala aprobetxatzeko aholkua eman zioten etxean, horrela bada, batxilergoa egin eta farmazia ikasi zuen.[5] Profesionala zenez, hilero soldata jasotzen zuen. Hasieran, justu-justu ostatua ordaintzeko lain. Gero, partida nagusiak jokatzean soldata hobea. Kinielak ere jokatzen zituzten, eta irabaziz gero, prima jasotzen zuten. Ikasketak berak ordaindu zituen. Ez zen erraza izan pilota eta ikasketak bateratzea. Izan ere, Madrilera joan berritan, egunero izaten zituen partidak. Gero, mailaz igo eta partida nagusiak jokatzen hastean, astean hiru partida jartzeko eskatu zuen.

Garai hartan, Madrid Frontoia, Mexikora, Miamira edo Habanara salto egiteko tranpolina izan zen. Gloriak Mexikora joateko aukera izan nuen, baina bizitzako gora-beherak tarteko, ez zen joan. Madrilen 25 urte inguru igaro zituen erraketista profesional gisa, puntako pilotariekin jokatzen, haien artean zeuden; Maria Antonia Uzkudun "Txikita de Anoeta" aurrelaria, edota, Agustina Otaola, Rosa Soroa, Eladia Altuna "Irura" eta beste hainbat.[6]

Erraketari agur[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko uztailaren 17an jokatu zuen azken partida. Pilota utzi zuenean Madrileko zenbait botika eta laborategitan lan eginez atera zuen bizimodua. Hainbat urte Madrilen igaro ondoren, Euskal Herrira itzuli zen, Aizarna bere jaioterrira.

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bilboko La Esperanza frontoian omenaldia jaso zuen 2013.
  • 2013ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakumea Pilotari Egunean ere omendu zuten
  • 2015eko uztailaren 23an Errenteriako "Fanderia" frontoiari Agustina Otaola izena jarri zioten eta Agustina buru zela, Miren Uzkudun "Asteasu", Maria Dolores Larramendi, Ramonita Gametxo, Rosa Soroa, Lucia Areitioaurtena eta Maria Elena Hernández erraketistekin batera, Gloria ere omendu zuen.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  2. (Gaztelaniaz) Vidarte, Author: Isabel. (2016-03-08). «Chiquita de Aizarna, la última raquetista» pelotamano.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  3. SLU, Herritar Berri. (2015-10-08). ««Jaioterrian ez nuen inoiz nire lanbideaz hitz egiten; inori ez zitzaiola interesatzen iruditzen zitzaidan»» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  4. «Pilotari izatea amets» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  5. (Gaztelaniaz) «La raquetista que revolucionó Aizarna» El Diario Vasco 2015-06-02 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  6. «Aizarna.com :: AIZARNAKO NESKA PELOTARIA» aizarna.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  7. «" Agustina Otaola, Raketista Profesionala " Frontoiaren izen berria. :: Eple Errenteria» www.eple-errenteria.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  8. baleike. (2018T11:02). «Gloria Agirre, Txikita de Aizarna, erraketista, eta erremonteko txapeldun Manuel Agirrezabala, Matxin II.a, ere omendu ditu. #aizarna #matxinbenta #azpeitiapic.twitter.com/0asZH73kwV» @baleike (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  9. «Pilotarien Batzarrak urteko bilkura egingo du igandean Zumaian - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]