Fernando Grande-Marlaska
Wikipedia(e)tik
(Grande-Marlaskatik berbideratua)
- Artikulu hau epaileari buruzkoa da; musika taldea gaitzat duena beste hau da: Grande-Marlaska (musika taldea)
| Fernando Grande-Marlaska | |
|
|
|
|---|---|
| Karguan | |
| 2007-(e)tik | |
|
|
|
| Jaiotza | 1962eko uztailaren 26a Bilbo, Bizkaia |
Fernando Grande-Marlaska Gómez, (Bilbo, Bizkaia, 1962ko uztailaren 26a - ), epaile bilbotarra da. Zuzenbideko karrera ikasi eta oposizioak atera eta gero, epaile moduan lehen lana Santoñako herrian izan zuen. 1999an Bizkaiko Audientzia Probintzialeko epaile izendatu zuten.
2006ko ekainaren amaiera arte Auzitegi Nazionaleko epaile moduan aritu zen, eszedentzian zegoen Baltasar Garzon epailea ordezkatuz. Epaile izandako hilabeteetan, ETA, Arnaldo Otegi eta Forum Filatelicoren aurkako operazioak zuzendu zituen, besteak beste.
Baltasar Garzon bere postura bueltatu zenean (2006ko uztailaren 1ean), Espainiako Auzitegi Nazionaleko sekzio Penalaren barnean geratu da.