Guido Reni
Guido Reni (Bolonia, Italia, 1575 - 1642) margolaria, dekoratzailea eta marrazkilaria izan zen. Albano eta Domenichino margolariekin batera Denijs Calvaert, Ludovico eta Caravaggio maisuen ikasle izan zen. Antzinateko marmolezko irudi leunak aztertu zituen, eta harmonia handiko irudi biluzi asko pintatu zituen. 1613-1614 urteetan pintatu zuen bere obrarik ospetsuena, Erromako Pallavicini-Rospigliosi jauregiko sabaiko Egunsentia. Erroman izan ondoren Boloniara itzuli zen, eta erlijio-pintura landu zuen. Boloniako pintorerik handiena izan zen Ludovico Carracci maisua hil zenez geroztik, eta eragin handia izan zuen Europako pintoreengan, Frantziako eskolako pintoreengan batez ere.
Lan nagusiak: Errosarioko Ama Birjina, Ecce Homo, Ama Birjina Doloretakoa, Haurra Bako eta Atalanta eta Hipomenes.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.