Gustavo VI.a Adolfo Suediakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gustavo VI.a Adolfo Suediakoa

Gustavo VI.a Adolfo (Oskar Fredrik Wilhelm Olaf Gustaf Adolf; Stockholm, 1882ko azaroaren 11a - Helsingborg, 1973ko irailaren 15a) Suediako erregea 1950tik 1973ra.

Gustavo V.a Suediakoaren eta Viktoria Badengoaren seme zaharrena. 1905. urtean Margarita Connaughtekoarekin ezkondu zen, eta 1923an Luisa Mountbattenekin.

Gustavo VI.a Adolfo errege izendatu zuten, erakunde monarkikoak Suediako bizitza politikoan ia indarrik ez zuenean. Gustavo VI.a Adolforen onarpen-mailari esker eutsi zion monarkiak Suediako ordezkaritza historiko eta kulturala izateari.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege-erregina Stockholmon paseatzen.
Gustavo Adolfo eta Luisa Suediakoa 1950eko hamarkadan.

Gustavo Adolfo 1882ko azaroaren 11n jaio zen, Gustavo eta Viktoriaren semea zen, orduan Suediako eta Norvegiako printze eta printzesa oinordekoak. Gustavo Adolfo jaiotzean Eskaniako duke izendatu zitzaion.

1902n Uppsalako unibertsitatean sartu zen, eta bertan, historia, ekonomia eta arteaz gain, arkeologia ere ikasi zuen.

1905ean, Gustavo Adolfo Kairon zegoela, Margarita Connaughtekoa (Connaugtheko dukearen alaba zaharrena) ezagutu zuen. Urte horretako ekainean ezkondu ziren Windsorreko gazteluan. Ezkontza-opari gisa, Oskar II.a Suediakoak ezkonberriei Sofieroko gaztelua oparitu zien. Bikoteak bost seme-alaba izan zituen:

  1. Gustavo Adolfo (1906-1947), Västerbottengo dukea.
  2. Sigvard (1907-2002), Upplandeko dukea 1934 urtera arte; 1950etik aurrera Visbyko Bernadotte kodea.
  3. Ingrid (1910-2000), Danimarkako erregina 1947tik, eta Frederiko IX.aren ezkontidea.
  4. Bertil (1912-1997), Hallandeko dukea.
  5. Karlos Joan (1916-2012), Dalekarliako dukea 1946 arte; Visbyko Bernadotte kodea 1951etik 2012ra arte.

Margarita printzesa gaixotu eta 1920ko udan hil zen. Alargun pasa zituen urteetan, Gustavo Adolfok hainbat bidaia egin zituen atzerrira, eta 1923an, Ingalaterran, ezagutu zuen bere bigarren emaztea izango zena, Luisa Mountbatten, Milford Haven markesaren alaba, eta Viktoria Erresuma Batukoaren biloba. 1923ko azaroaren 3an ezkondu ziren Londresen. Bikoteak ez zuen seme-alabarik izan.

Erregealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gustavo V.a 1950eko urriaren 29an hil ondoren, Gustavo Adolfok hartu zuen Suediako monarka-titulua.

Gustavo VI.ak fama ona izan zuen erregealdi osoan zehar, eta horregatik, nahiz eta botere politikorik ez izan, iritzi publikoak Suediako monarkia mantentzearen alde egin zuen.

90 urte zituenean (1973an), larriki gaixotu zen eta Helsingborgeko ospitalean hil zen. Bere heriotza Suediako garai nahasian gertatu zen: Parlamentuko hauteskunde-kanpainaren amaieran, eta Norrmalmstorgeko lapurreta ere orduan izan zen. Bere ilobak Karlos XVI.a Gustavo Suediakoak oinordetu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustavo VI.a Adolfo Suediakoa Aldatu lotura Wikidatan