Hamadan
|
Hamadan |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | همدان |
| Transliterazioa | Hamedān edo Hamadān |
| Estatua | |
| Probintzia | Hamadan probintzia |
| Herritarra | hamadandar |
| Koordenatuak | 34°48′N 48°31′E / 34.8°N 48.517°EKoordenatuak: 34°48′N 48°31′E / 34.8°N 48.517°E |
| Garaiera | 1.850 m |
| Biztanleria | 550.284 bizt. (2005) |
| Sorrera | K. a. III. milurtekoa |
Hamadan (persieraz همدان , antzinako persieraz Hagmatana, antzinako grezieraz Ekbatana) Hamadan probintziako hiriburua da, Irango mendebaldean, Teheranetik 400 kilometro hego-mendebaldera. Biztanleria, gutxi gora-behera, 550.284 biztanlekoa da 2005eko azken erroldaren arabera, eta 1850 metroko garaieran dago.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Ekbatana edo Hamadan, ustez, munduko hiririk antzinakoenetakoa da, eta Irango antzinakoena. Historialariren batzuk, K. a. III. milurtekoa adierazten dute hiri honen eraikuntzaren data bezala, eta, asiriar kroniken arabera, gutxienez K. a. XII. mendetik existitzen da.
K. a. VI. mendearen lehen erdialdean, Mediako Astiages erregearen hiriburua izan zen, greziar historialarien arabera, persiarren errege zen Ziro II.ak K. a. 549an konkistatu zuen arte (Nabonidoren Babiloniako bere erregealdiaren seigarren urtean). Esan bezala, Ekbatana izan zen bere antzinako izena (Hañgmatana antzinako persieraz, Agbatana Eskiloren arabera, Agmatanu Behistungo inskripzioan eta Nabonidok Aga'mtanu idatzia.
Bertan Avizenaren hilobia dago.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Hamedan) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2.0 | 4.3 | 11.5 | 18.1 | 23.9 | 30.9 | 34.9 | 34.2 | 29.8 | 21.9 | 13.7 | 5.9 | 19.3 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -10.5 | -8.2 | -2.1 | 2.7 | 6.4 | 9.8 | 13.9 | 12.8 | 7.0 | 2.5 | -2.1 | -6.6 | 2.1 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 46.3 | 43.6 | 49.4 | 49.8 | 37.8 | 3.7 | 2.0 | 1.8 | 0.8 | 20.7 | 26.9 | 40.9 | 323.7 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11.6 | 11.1 | 12.4 | 12.1 | 9.5 | 2.0 | 1.3 | 1.6 | 1.0 | 5.6 | 6.8 | 10.1 | 85.1 |
| Iturria: World Meteorological Organisation (UN) [1] | |||||||||||||
Herritar ezagunak [aldatu]
- Shirin Ebadi: 2003. urtean Bakearen Nobel Saria jaso zuena.