John Everett Millais
Wikipedia(e)tik
Sir John Everett Millais (Southampton, Ingalaterra, 1829 - Londres, Ingalaterra, 1896) Ingalaterrako margolaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Prerrafaelismoaren sortzaileetako bat izan zen, Hunt eta Rossetirekin batera (1848).
Oso gazterik hasi zen lanean, eta Royal Academyko domina lortu zuen hamazazpi urte zituenean. Haren lanak eztabaida asko sortu zituen hasieran; geroago, ordea, John Ruskinen laguntzari esker, kritika onak jaso zituen.
Lan aipagarriak hauek dira: Neska gazte itsua (1856), Raleighen gaztaroa (1870), Errege-guardiako soldadu bat (1877) eta Ofeliaren heriotza.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.