Harriet Chalmers Adams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harriet Chalmers Adams

Bizitza
JaiotzaStockton (Kalifornia)1875eko urriaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNiza1937ko uztailaren 17a (61 urte)
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, kazetaria, argazkilaria eta idazlea

Find a Grave: 6609443 Edit the value on Wikidata

Harriet Chalmers Adams (Stockton, Kalifornia, AEB, 1875eko urriaren 22a - Niza, Frantzia, 1937ko uztailaren 17a) estatubatuar esploratzaile, idazle eta argazkilaria izan zen. Hego Amerikan, Asian eta Ozeanian zehar ibili zen askotan XX. mendearen hasieran, eta handik National Geographic Society aldizkarirako bidaien kronikak bidali zituen. Bere hitzaldietan beti erabiltzen zituen bidaietako irudiak argazki koloreztatuetan eta filmetan.[1]

Bizitza eta bidaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harriet Gobi basamortuan.

Gurasoak Alexander Chalmers eta Frances Wilkens izan ziren. Stocktonen (Kalifornia) jaio zen. 1899ko urriaren 5ean Franklin Pierce Adams-ekin ezkondu zen.[2]

1904an, Adams lehen espedizioan parte hartu zuen, hiru urteko bidaia batean, Hego Amerikan zehar, senarrarekin. Denbora horretan, lurralde horretako herrialde guztietan egon ziren eta Andeak zaldiz zeharkatu zituzten.

Azken bidaietako batean, Kristobal Kolonek Amerikara egin zuen ibilbide bera egin zuen, eta amaieran Haitin zehar zaldiz egindako bidaia egin zuen.[3]

Adams korrespontsala izan zen Europako Harper aldizkarirako Lehen Mundu Gerran, eta Frantziako lubakiak bisitatzeko baimena izan zuen emakume bakarra izan zen.[4] Senarrarekin bigarren bisita luzea egin zuen Boliviako ekialdera.

1907 eta 1935 artean, 21 artikulu idatzi zituen National Geographic Societyrako, bere argazkiekin irudiztatuak; besteak beste, "Andeetako bista zoragarri batzuk" (1908ko iraila), "Kalidoscopio La Paz: ciudad de nubes" (1909ko otsaila) eta "Paraguay rodeada de ríos" (1933ko apirila). Isla Trinidad, Surinam, Bolivia, Peru eta Buenos Aires eta Valparaíso hirien arteko trenari buruz idatzi zuen.

1925ean, Adams-ek Emakume Geografoen Elkartea sortzen lagundu zuen, Gertrude Emerson Sen, Marguerite Harrison, Blair Niles eta Gertrude Mathews Shelbyrekin, azken horiek fundatzaileak, eta Adams izan zen 1925eko abenduan lehenengo presidentea. 1981era arte, Esploratzaileen Elkarte ospetsuak ez zuen emakumerik onartu kideen artean.[5]

Adamsek 100 mila kilometro baino gehiago bidaiatu zuela uste da, eta bere garaian ikusle asko erakarri zituen. New York Timesek Ameriketako Estatu Batuetako historiako esploratzaile handienetako bat deitu zion.

Nizan hil zen 1937ko uztailaren 17an, 61 urte zituela. Washington Post egunkariko obituario batean, "munduko bazterrik urrunenak zeharkatzeaz inoiz nekatu ez zen basa ehiztari fidakorra" deitu zioten. Oaklandeko (Kalifornia) Tximinien kaperan daude gorpuzkiak.

Emakume-abenturazale ikuspuntutik hauxe idatzoi zuen:

«Galdetzen diot neure buruari zergatik monopolizatu duten gizonek esplorazio-eremua. Zergatik ez ziren inoiz emakumeak Artikora joan, polotik polora joan edo Afrika, Tibet edo lurralde basati ezezagunak inbaditu? Inoiz ez da izan nire generoa oztopoa; inoiz ez diot zailtasun bati aurre egin: emakume batek gizon batek bezala, gainditzeko gaitasuna du; inoiz ez nuen arriskuaren beldurrik sentitu; inoiz ez dut kurai faltarik izan, neure burua babesteko. Leku estuetan egon naiz eta gauza zailak ikusi ditut.»[6]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) @NatGeoES. (2020-03-17). «Un viaje de 64.000 kilómetros no sació el espíritu aventurero de esta exploradora del siglo XIX» National Geographic (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  2. Leonard, John William, ed. (1914), Woman's Who's Who of America: A Biographical Dictionary of Contemporary Women of the United States and Canada, 1914-1915, New York: American Commonwealth Company, p. 37.
  3. Our Amazing Planet Staff. (30 de abril de 2012). «8 Unsung Women Explorers» livescience.com y news.yahoo.com.
  4. Our Amazing Planet Staff. (30 de abril de 2012). «8 Unsung Women Explorers» livescience.com y news.yahoo.com.
  5. Ware, Susan (1988). Letter to the World: Seven Women who Shaped the American Century. New York: W.W. Norton. ISBN 0-393-04652-4.
  6. (Ingelesez) «WOMAN EXPLORER'S HAZARDOUS TRIP IN SOUTH AMERICA; Harriett Chalmers Adams Tells of Encountering Vampires, Shooting Monkeys, Creeping Along Dangerous Trails---Found a River of Peat---Englishman Immured in a Canyon, Too Fat to Get Out.» The New York Times 1912-08-18 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]